Tknikan eskainiko den ikastaro hau, Stratasys-ek martxan jarri berri duen "Stratasys Associate Level Additive Manufacturing Certification" ziurtagiria lortzera dago bideratua. Zertan datza ziurtagiri honen lorpenak? Stratasysek dokumentazio bat sortu du Power Point formatoan, 3D inpresioa bere osotasunean jorratzen duena. Garrantzitsua da jakinaraztea dokumentazioa INGELESEZ dagoela soilik, eta ziurtagiriari lotutako azterketa INGELESEZ izango dela, idatzizko test modukoa, Estatu Batuetara konektatuta zuzenean egindako “on-line” azterketa saio baten bidez.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 5,00 | 11-06-2018 | 08:30-13:30 | Presentziala |
2 | 5,00 | 12-06-2018 | 08:30-13:30 | Presentziala |
3 | 5,00 | 13-06-2018 | 08:30-13:30 | Presentziala |
4 | 5,00 | 14-06-2018 | 08:30-13:30 | Presentziala |
5 | 5,00 | 15-06-2018 | 08:30-13:30 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0 |
Konpetentziak
Formakuntza honetan, "Stratasys Associate Level Additive Manufacturing Certification" ziurtagiria lortzeko gaitasunak landuko dira.
Edukiak
Honako gai zerrenda zabala jorratzen da bertan:
Metodologia
Ikasleak eskolara bertaratu aurretik erraztuko zaizkion edukiak (INGELESEZ) bere kabuz landu beharko ditu, ostean klasean eduki hauek jorratuko dira (GAZTELERAZ): kontrastatu eta zalantzak argitu.
Ebaluazioa
Bi ebaluaketa egongo dira:
Tknikako ebaluaketa:
- Formakuntza orduen %90arekin bete behar da eta irakurgaiak landuta ekartzea ebaluatuko da.
- Ikastaro amaieran Stratasys enpresaren azterketa gainditu beharko da. Azterketa gaindituz gero, "Stratasys Associate Level Additive Manufacturing Certification" ziurtagiria lortuko da. Azterketa INGELESEZ izango da. Azterketaren kostua formakuntzaren barne dago.
Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketako irakaslea izatea.
- 3D inpresioan esperientzia izatea ( Ikaslab laborategian, Departmentuko inpresorarekin,..)
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
- Ikaslab sareko ikastetxeei lehentasuna emango zaie.
- Izen-emate ordena kontuan izango da.
Izen-emate datak eta informazioa
Izen-emate epea: 2018ko ekainaren 4a.
Ebazpena:
2018 ko ekainaren 5ean, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan
onartua edo baztertua izan den.
Onartuta izan den pertsonak
matrikula online osatu behar du (komunikazio email berean adierazten
den estekan sartuz eta eskatzen diren datuak guztiak osatuz).
Matrikulazio epea: 2018 (e)ko ekainaren 8(a).
Eman izena ikastaro honetan
