Ikastetxeetako IT azpiegitura eta laborategi/lantegien hedapena kudeatzea gero eta konplexuagoa da. Terraform lan hau errazten digun kode irekiko proiektu bat da, gure azpiegitura kodea balitz bezala tratatzen baitu: automatizatuz, bertsionatuz, partekatzea erraztuz… Ikastaro honetan, Terraform hiru erreminta desberdinetan nola erabili ikusiko dugu: AWS, Proxmox eta IsardVDI.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| Hautazko laguntza (Dudazone) | 1.00 | 26-05-2026 | 10:00 – 11:00 | Online |
| Hautazko laguntza (Dudazone) | 1.00 | 28-05-2026 | 10:00 – 11:00 | Online |
| Hautazko laguntza (Dudazone) | 1.00 | 02-06-2026 | 10:00 – 11:00 | Online |
| Hautazko laguntza (Dudazone) | 1.00 | 04-06-2026 | 10:00 – 11:00 | Online |
| Hautazko laguntza (Dudazone) | 1.00 | 09-06-2026 | 10:00 – 11:00 | Online |
| Hautazko laguntza (Dudazone) | 1.00 | 11-06-2026 | 10:00 – 11:00 | Online |
| Hautazko laguntza (Dudazone) | 1.00 | 16-06-2026 | 10:00 – 11:00 | Online |
| Hautazko laguntza (Dudazone) | 1.00 | 18-06-2026 | 10:00 – 11:00 | Online |
| Ordu ez Presentzialak: 20.00 |
Konpetentziak
Ikastaro honen bidez, honako gaitasunak lortuko dira:
- Azpiegitura kode gisa (IaC) kontzeptua zertan datzan ulertzea
- Terraform erabili ahal izateko lan-ingurune bat instalatzea eta konfiguratzea
- Terraform fitxategien sintaxia ezagutzea
- AWS baliabideak modu deklaratiboan hedatzea
- Proxmox baliabideak modu deklaratiboan hedatzea
- IsardVDI baliabideak modu deklaratiboan hedatzea
Edukiak
Hona hemen ikastaroaren edukiak:
- Infrastructure as Code-ra sarrera
- Terraform-en oinarriak
- Terraform-en erabilera AWS-en
- Terraform-en erabilera Proxmox-en
- Terraform-en erabilera IsardVDI-n
- IsardVDI-ko provider-a
Metodologia
Ikastaroa modu asinkronoan eskaintzen da, eta bideoak, aurkezpenak nahiz ariketak Tknikako Moodleren bidez egongo dira eskuragarri. Ikastaroa lau astez egongo da zabalik eta ikasleek, beren erritmoan, bideo teorikoak ikusi eta horietan erakusten dena beren lan-eremuan erreplikatu beharko dute. Nolanahi ere, astearte eta ostegunero ordubeteko tutoretza eskainiko da (10:00etatik 11:00etara) zalantzak edo arazoak argitzeko.
Ikastaroan parte hartzeko, ikasleek ez dute ordenagailuan inolako softwarerik instalatu beharko, Tknikan dagoen IsardVDI plataforma erabiliko baita. Plataforma horri esker, ikasle bakoitzak hainbat makina birtual izango ditu lan-ingurune gisa. Paraleloki, ikasleak AWS Academy-n matrikulatuta egongo dira, eta bakoitzak Amazon-en hodeiko hezkuntza-plataformak eskaintzen dituen doako baliabideetan hedatuko ditu bere zerbitzuak.
Ebaluazioa
Bideo teorikoak ikustea eta proposatutako ariketak erreplikatzea derrigorrezkoa da ikastaroa modu egokian osatzeko. Beraz, proposatutako orduen %90ean parte hartzea ezinbestekoa da ziurtagiria lortzeko.
Baldintzak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean informatika eta komunikazioak familiako irakasle izatea.
Era berean, honako aurre-ezagutzak izatea beharrezkoa da ere:
- Linux terminala (bash)
- Testu hutseko fitxategien edizioa (yaml)
Azkenik, interneteko konexio egonkor bat izatea eta, ahal bada, bideoak erosoago jarraitzeko bi monitore edukitzea garrantzitsua izango da ere.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauen arabera egingo da hautaketa:
Informatika eta komunikazioak familiako irakasleek lehentasuna izango dute
- Ahalik eta ikastetxe gehienek parte hartzea lehenetsiko da
- Izena emateko ordena2026-05
Izen-emate datak eta informazioa
Izena emateko azken eguna: 2026ko maiatzak 17
Maiatzaren 19an izena eman duen pertsona orori, e-mail bidez, formazio jarduera honetan onartua izan den edo ez komunikatuko zaio.
Eman izena ikastaro honetan