Droneek, sentsoreek eta prozesamendu softwareak izandako bilakaera azkarrak; gaur egunean, datuen bilketa eta azterketa (teledetekzio) prozesu osoa biltzen dituen “zehaztasunezko nekazaritza” lanak ahalbidetzen ditu. Jardunaldi honetan, aipaturiko teknologia nekazal ustiapen batean integratzeko beharrezko jarraibide orokorrak azalduko ditugu.

Iraupena: 5.00 ordu
Lekua: Tknika
Edukiera: 20 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
15,0013-03-201909:00-14:00Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

Jardunaldi honetan parte hartzen duen irakaslegoak, aurrez aipaturiko teknologiekin loturiko oinarrizko ezagutza bat lortzea da; droneekin, beharrezko sentsoreekin eta lan metodologiarekin lehen hartueman bat bultzatuz.


Edukiak

  • Zehaztasuneko nekazaritza: aurrekariak.
  • Droneen erabilera: indarrean dagoen araudia.
  • Plataforma hegalariak: droneak eta bestelakoak.
  • Sentsoreak.
  • Prozesamendurako softwareak.
  • Teledetekzio sistemen aplikazioak nekazaritza arloan
  • Teledetekzio sistemen aplikazioak basozaintza arloan

Metodologia

Jardunaldia fluxu diagrama modura planteatuko da; lursail erreal baten testuinguruak kokaturik, lan bat aurrera eramateko jarraitu beharreko pausoak azalduko dira, ezagutu beharreko eduki teorikoen azalpenekin tartekatuz.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
  • Formakuntza orduen %100arekin bete behar da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
  • Jardunaldia nagusiki ondorengo familia profesionaletako irakasleei zuzenduta dago, izen-ematea LHko irakasle guztiei irekia badago ere:
    • Nekazaritza
    • Eraikuntza eta obra zibilak
    • Elikagaien industriak

Hautaketa irizpideak

 * Ikastaroan izen ematen duen pertsona AUTOMATIKOKI ONARTUA egondo da.

 * Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ikasleei jakinaraziko zaie eta ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
  • Izen-emate ordena kontuan izango da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.