Sormenezko pentsamendua bai irakasleengan eta bai ikasleengan abiaraztea oso garrantzitsua da ikasketa prozesuan. Sormenezko pentsamendua abiarazteko beharrezko trebetasunak lortzeak, praktika, errepikapena eta baliabideak eskatzen ditu. Ikastaro honek hori guztia eskaintzen du. Esperientzia praktiko erreala lortzen da.

Iraupena: 30.00 ordu
Lekua: CIFP MENDIZABALA LHII – ARABA
Edukiera: 30 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
12,5016-10-201816:00-18:30Presentziala
22,5020-11-201816:00-18:30Presentziala
32,5015-01-201916:00-18:30Presentziala
42,5026-02-201916:00-18:30Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 20

Konpetentziak

 Sormenezko pentsamendua garatuta duten pertsonak aurrea hartzeko gaitasuna dutelako nabarmentzen dira. Izan ere, irudimen handikoak dira, aukera gisa ikusten dituzte arazoak, hobetzeko aukerei adi egoten dira, ideia ugari sortzeko trebetasuna dute, prozesu dibergenteak eta konbergenteak orekatzen dituzte eta eraginkortasunez kudeatzen dituzte emozioak, adimen eragile handia erakutsita.

Trebetasun horiek garatzeko entrenamendu planifikatua behar da, trebetasunak eguneroko funtzionamendu-ohitura bihurtzeko.

Horretarako eskaintzen da entrenamendu-jardueren sistema osatua eta sekuentziala, helburu orokor hauek lortzeko aukera ematen duena:

  • Fokuak definitzea eta birformulatzea.
  • Pentsamendu dibergentea abian jartzea. Ideia ugari sortzea.
  • Ideiak baloratzea, iragaztea eta hautatzea.
  • Pentsamendu paraleloa abian jartzea.
  • Emozioak egoki kudeatzea.
  • Adimen eragilea aktibatzea.

Edukiak

 Pentsamendu paraleloa garatzeko entrenamendua 

·        Pentsatzeko sei kapelak erabiltzeko jarduerak.

·        Sekuentziak diseinatzeko eta sortzeko jarduerak.

Sortze-prozesua garatzeko entrenamendua 

  • Fokuak identifikatzeko, definitzeko eta birformulatzeko jarduerak.
  • Ideiak sortzeko jarduerak.
  • Ideiak hautatzeko eta baloratzeko jarduerak.

Adimen emozionala eta eragilea garatzeko entrenamendua

  • Jakin-minaren, miresmenaren eta segurtasunaren kudeaketa emozionala entrenatzeko jarduerak.
  • Adimen eragilea entrenatzeko jarduerak (jomugen hautapena eta plangintza, ekintzaren hasiera eta antolaketa, ekintzaren eta ahaleginaren mantentzea, malgutasun kognitiboa eta metakognizioa).
 

Metodologia

Entrenamendua 3 fasetan zatituta dago eta astero planteatutako jarduerak egiteko konpromiso pertsonala eskatzen du (astean ordu bat eta erdi gutxienez).

Fase bakoitzaren hasieran saio presentzial bat egingo da, asteko jarduera guztiak entregatzeko eta horiek dituzten ezaugarri berezien balioa nabarmentzeko.

Astero, entrenatzen ari den pertsonak hainbat jarduera egin behar ditu. Horien artean, izaera pertsonaleko jarduerak eta ikasleekin egin beharreko jarduerak izango ditu.

Astero, halaber, entrenatzaileek aurrerabide pertsonalaren jarraipena egingo dute.

Fase bakoitzaren amaieran, parte-hartzaileek ebaluazio pertsonala egingo dute modu ez-presentzialean, eta talde-ebaluazioa ere egingo dute izandako bilakaera ospatzeko saio presentzialean.

Prozesua amaitzeko, entrenatutako pertsonek zabalkunde-saio presentziala egingo dute.

  

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
  • Jarraipen-baliabide guztiak entregatzea.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
  • ETHAZI ereduko ikastetxe batekoa izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.