Saio honetan software mantenurako automatizazio tresna batzuk aurkeztuko ditugu.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 5,00 | 24-05-2018 | 09:30-14:30 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 0 |
Konpetentziak
Ikasleak software automatizaziorako tresnak ezagutzea da asmoa. Zer diren, zein ezaugarri dituzten eta zertarako erabili ditzazkegun ulertuko dugu.
Edukiak
SAIOAREN HIZKUNTZA: Euskara
Sare administratzaileok izaten dugun lanen artean, ekipoen sistema eguneraketak eta software instalazioak daude.
Lan hauetan lagungarriak izan daitezkeen soluzio batzuk aurkeztuko ditugu eta gure esperientzia azaldu. Esan beharra dago aurkeztuko ditugun tresnak oraindik ere guztiz menderatzen ez ditugun arren, orain arte lortutako emaitzekin oso pozik gaudela. Har ezazue beraz “beta” bertsio baten aurkezpen bezala.
Azalduko ditugun soluzioak libreak dira, eta Linux/Windows ekipoetan lanak automatizatzeko balio dute.
Etorkizunean eduki hauek ikastaro formatuan eskeintzeko asmoa dago, baina denboran pixkat luzatuko denez eta azken administratzaileen bileran gai hauetan dagoen beharra azaldu zela kontutan harturik, aurrerapen hau ematea interesgarria dela pentsatu dugu, bakoitzak aukera izan dezan hemen azalduko ditugun tresnak bere kabuz probatu eta ikertzeko.
Edukiak:
– Apt moduko instalazio eta eguneraketak Windows ingurunetan
– Zerbitzari batetik Windows PC-etan:
– Software instalazio/eguneraketa isilak abiatu (software pakete estandarrak)
– Sareko PC guztietan AD bidez hau egin ahal izateko aldaketak aplikatu.
– Pertsonalizatutako software instalazio isilak abiatu (software industrialaren adibide batzuk)
– Sistema eragilearen eguneraketak abiatu
– Alertak bidali (Sistema ez denean ondo eguneratzen, software bat ez denean ondo eguneratzen, eta abar)
– PowerShell scriptak hurruneko PCan exekutatu
– Zerbitzari batetik hurruneko GNU/Linux zerbitzarietan:
– Software instalazioak/eguneraketak isilik abiatu
– Konfigurazio aldaketak egin eta zerbitzuak berrabiarazi
– Moodle instalazio ia oso bat nola automatizatu
– Aurrez azaldutako lan hauek programatu bakarrik egin daitezen (gauez adibidez)
– Windows ekipoetan hurruneko saioak zabaltzeko aukerak aztertu
Saioa euskaraz izango da, galderei edozein hizkuntzatan erantzugo zaie.
Metodologia
Transferentzia ekintzaren edukien garapenerako bertaratze jarduera bat
Ebaluazioa
Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
- Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko sare administraria izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
- Izen-emate ordena kontuan izango da.
- Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
Izen-emate epea: 2018(e)ko Maiatzaren 21a.
Eman izena ikastaro honetan