Garbiñe Larreak gidatutako ikastaro honetan sendabelarren erabilera anitzak aztertuko dira. Tradizioz jaso ditugun erabilera terapeutikoak aztertuko ditugu baina berrikuntzari leku eginez erabilera kosmetiko eta gastronomikoetan ere sakonduko dugu. Aurretik landarearen beraren balio ekologikoetan ipiniko dugu azpimarra; nola egokitu daitezkeen aquaponiara eta zein balio farmakologiko dituzten.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 3.00 | 05-03-2024 | 16:00 – 19:00 | Presentziala |
| 2 | 3.00 | 07-03-2024 | 16:00 – 19:00 | Presentziala |
| 3 | 3.00 | 12-03-2024 | 16:00 – 19:00 | Presentziala |
| 4 | 3.00 | 14-03-2024 | 16:00 – 19:00 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 0.00 |
Konpetentziak
Gaitasun orokorra:
-
Lanbide Heziketako irakasleak sendabelarrei buruzko oinarrizko ezagutza lortu, ezagutza hau ikasgelara transferitzeko.
Gaitasun espezifikoak:
-
Hainbat sendabelar identifikatu eta aspektu ekologikoak ezagutu
-
Sendabelar hauen printzipio aktiboak ezagutu
-
Sendabelar hauekin egindako infusio, extraktu edo tintura eta oleato edo olio medizinalen balio farmakologikoak eta printzipio aktiboen ezagutu
-
Sendabelarren hauen bilketa eta prozesamendu teknika egokienak ezagutu.
-
Sendabelarren hauen erabilera terapeutikoa ezagutu
-
Sendabelarren hauen prozesamendu kosmetikoa ezagutu ariketa praktikoen bidez
-
Sendabelarren hauen prozesamendu gastronomikoa ezagutu ariketa praktikoen bidez
Edukiak
-
Aquaponiara ongi egokitu daitezkeen sendabelarren ekoizpena: garraixka, mihilua, ilena, Aloe vera, izpilikuak, ezkaia, erromeroa, salbia, oreganoa, Luisa-belarra eta menda familia.
-
Aipatutako sendabelarren bilketa eta prozesamendu teknika egokiak
-
Sendabelar hauekin egindako infusio, extraktu edo tintura eta oleato edo olio medizinalen balio farmakologikoak eta printzipio aktiboak
-
Sendabelar hauen balio terapeutikoen modu seguru eta eraginkorrak
-
Sendabelar hauen balio kosmetikoak
-
Sendabelar hauen balio gastronomikoak
Metodologia
Saioak teoriko-praktikoak izango dira, Tknikako areto, akuaponiako mintegi eta laborategietan burutuko dira. Agiri honetan deskribatutako edukiak landuko dira eta ikasgelan zuzenean aplikatzeko behar diren baliabideak emanez.
Lehen saioan hiru saioen idatzizko materialak emango dira, ikasleek bigarren eta hirugarren saioetako edukiak aldez aurretik ezagutzea komenigarria delako.
Ebaluazioa
Ebaluaketarako irizpideak betetzeko formakuntza orduak bete behar dira: eskatutako ariketak eginez eta saio presentzialera bertaratuz.
Baldintzak
EAEko Lanbide Heziketako familia profesional hauetako irakaslea izatea:
-
Elikagaien industria
-
Irudi pertsonala
-
Kimika
-
Nekazaritza
-
Osasungintza
-
Ostalaritza eta Turismoa
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
-
Izen-emate ordena kontuan izango da.
-
Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
Izen-emate epea: 2024ko otsailak 16a.
Ebazpena: 2024ko otsailak 19an, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan onartua edo baztertua izan den.
- Onartua izan den pertsona zuzenean matrikulatua izango da.
- Ikastaroan parte hartu ezin izanez gero denborarekin abisatu beharko da.
Eman izena ikastaro honetan