Konpetentziak
Ikastaro honetan parte hartzen duen irakaslegoak, uretako
droneen sektorean egiten ari denaren eta egin daitekeenaren ezagutza orokor jasotzea
da helburua. Horrekin batera, ROVen erabilerarako oinarrizko ezagutza bat
lortzea da helburua; jarraitu beharreko lan metodologiarekin etxekotuz.
Edukiak
ROVaren erabilerarako jarraitu beharreko lan
metodologia aztertuko da; horretarako oinarri teoriko batzuk landuko dira
lehenik; eta simulagailuetan lehen proba batzuk egingo dira, azkenik uretako
droneekin saio praktiko bat egingo delarik.
Metodologia
Teoriaren bitartez oinarriko ezagutza
batzuk landuko dira ikastaroko lehen saioetan eta hauek praktikan jarriko dira
gero; lehenik ROVaren simulagailua erabiliz eta azkenik uretan bertan.
Ebaluazioa
Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
- Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
- Izen-emate ordena kontuan izango da.
- Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.