ROS (Robot Operating System) middleware-aren inguruko oinarrizko ezagutzak lortzeko ikastaroa da honako hau.

Iraupena: 10.0 ordu
Edukiera: 20 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskaraz eta Gazteleraz

Ikastaro hau bere osotasunean era ez presentzial batean egiteko diseinatuta dago. Hortaz, ez dauka ezarritako ordutegi finko bat. Ikaslea, berak nahi duenean joan daiteke ikastaroa burutzen.

Konpetentziak

Ikastaro honetan ondorengo konpetentziak lortuko dira:

  • ROS zer den eta zertarako erabiltzen den ulertzea.
  • ROS-en arkitekturaren oinarriak eta berau osatzen duten elementuak zeintzuk diren ezagutzea.
  • ROS-ek, bere azterketarako eskaintzen dituen erremintak erabiltzea.
  • ROS sistema bat osatzen duten elementuak segurtasunez abiarazten eta itzaltzeko gai izatea.

 

Edukiak

Ikastaro honetan ondorengo edukiak landuko dira:

  • Robotikaren bilakaera eta ROS sarrera.

  • Robot Operating System middlewarearen arkitektura.

  • ROS sistemen analisia eta irudikapena.

  • RqtGraph: ROS sistemak irudikatzeko erreminta.

  • ROS sistemen abiaraztea eta itzaltzea.

 

Metodologia

Ikastaro hau, bere osotasunean online edota era ez presentzialean egiteko diseinatuta dago:

– Oinarrizko kontzeptuen azalpenak bideo eta errefortsu galderen bitartez.

– Ariketak, urrutiko mahaigain birtual baten bitartez.

– Praktika, robot fisiko erreal batekin.

Ebaluazioa

Proposatutako ariketa eta praktika guztiak egoki egitea.

Baldintzak

Euskadiko Lanbide Heziketako irakasle izatea da eskakizun bakarra.

Aurrezagutzei dagokienez, ez da beharrezkoa programazio edota informatikarekin lotutako ezagutza aurreraturik izatea.

 

Hautaketa irizpideak

Plaza kopurua baino izen-emate gehiago egon ezkero, ondorengo irizpideen arabera egingo da hautaketa:

  • Irakasle bat ikastetxe bakoitzeko. Plazak sobratu ezkero,
    ikastetxe guztiek plaza kopuru orekatu bat izatea bilatuko da.
  • Izen-emate ordena.

 

 

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.