Ikastaro hau Tknikan garatzen ari den Eransketa Bidezko Fabrikazio proiektuaren barruan kokatzen dan tranferentzia ekintza bat da eta Fabrikazio Mekanikako irakasleei zuzendua dago. Neurri haundi batean robotaren programazio praktiketara bideratuta dago.

Iraupena: 12.00 ordu
Lekua: Tknika
Edukiera: 8 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
EGUNAKORDUAKDATAORDUTEGIAMODALITATEA
13,0019-04-202115:00-18:00Presentziala
23,0020-04-202115:00-18:00Presentziala
33,0021-04-202115:00-18:00Presentziala
43,0022-04-202115:00-18:00Presentziala
Ordu ez presentzialak: 0

Konpetentziak

 Robotaren programazio kontzeptuak ezagutu eta programa mota desberdinak egituratzen jakitea. Aldez aurretik programatutako kasu paraktikoak exekutatzeko gai izatea.
Robota erabiliz, WAAM plasma Eransketa bidezko prozesuaren berezitasun nagusiak eta aplikazio kasu praktikoak ezagutzea.

Edukiak

 Lehenengo eguna:
• Robota eta bere ingurunea, kontrolagailua, unitate mekanikoak, programazio unitatea. Lan egiteko moduak eta segurtasuna.
• Programazio unitatea eta menu nagusia.
• ABB robotaren RAPID programazioaren oinarri nagusiak, aplikazio edo programa baten egitura.
• Moduluak, errutinak eta deklarazioak.
• Mugimendu menua eta eragiketak. 
• Lehenengo ariketa tailerrean: modulu bat sortu, errutina bat sortu.
• Mugimendu praktikak.

Bigarren eguna:
• Robot sistemaren kontzeptu nagusiak, erreminta (tool) eta koordenatu sistemak (work object)
• Programa baten egituraketa. Instrukzioak, datuak eta funtzioak. Adibideak.
• Erreminta baten definizioa, lan-eremuaren definizioa eta kokapen-erreferentziak, errutina baten egituraketa, modulu eta errutinen kudeaketa.
• Ariketa (praktikoa): erreminta baten definizioa.
• Ariketa (praktikoa): koordenatu sistema baten definizioa.

Hirugarren eguna:
• Instrukzio aurreratuak: errepikapen instrukzioak, galderak eta asignazioak.
• Datuen deklarazioa: robtarget konstantea edo variablea.
• Ariketa (programazioa gelan eta exekuzioa tailerrean): ibilibide sinple bat programatu eta “n” aldiz errepikatu paraleloan.

Laugarren eguna:
• Sarrera. Eransketa bidezko prozesuak. Ezaugarriak eta sailkapena.
• Arku elektriko eta hari bidezko prozesuak. Plasma arku bidezko soldadura prozesua.
• Praktika – Soldadura kordoiak – prozesuaren parametro-bitartearen identifikazioa.
• Mota honetako piezen diseinua. Kasu praktiko adibidea.
• Praktika – Kajera moduko pieza baten diseinu, programazio eta exekuzioa.

Metodologia

 Ikastaroa zati teoriko eta zati praktikoz osatua dago.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.