Ikastaro hau Tknikan garatzen ari den Eransketa Bidezko Fabrikazio proiektuaren barruan kokatzen dan tranferentzia ekintza bat da eta Fabrikazio Mekanikako irakasleei zuzendua dago. Neurri haundi batean robotaren programazio praktiketara bideratuta dago, eta kokapenari dagokionez lehenengo bi egunak Zornotzako Lanbide Heziketa Institutuan izango dira eta hirugarrena aldiz, Tknikan. 

Iraupena: 15.00 ordu
Lekua: CIFP Zornotza LHII
Edukiera: 12 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA ORDUTEGIA MOTA
1 5,00 07-06-2018 09:00-14:00 Presentziala
2 5,00 08-06-2018 09:00-14:00 Presentziala
3 5,00 14-06-2018 09:00-14:00 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

Robotaren programazio kontzeptuak ezagutu eta programa mota desberdinak egituratzen jakitea. Aldez aurretik programatutako kasu paraktikoak exekutatzeko gai izatea.
Eransketa bidezko prozesu hau kontutan hartuta, robota programatzeko berezitasunak ezagutzea.
Prozesu honen ardatz nagusiak ezagutzea, hau da, ezaugarri nagusiak, abantailak eta mugak, aplikazio eremuak eta pieza mota hauei dagozkien diseinu kontzeptu orokorrak eta fabrikazio estrategia nagusiak.

 

Edukiak

Lehenengo eguna (CIFP Zornotza LHIIn izango da):

• ABB robotaren RAPID programazioaren oinarri nagusiak, aplikazio edo programa baten egitura nagusia. Moduluak, errutinak eta deklarazioak.
• Lehenego eragiketa nagusiak: erreminta baten definizioa, lan-eremuaren definizioa eta kokapen-erreferentziak, errutina baten egituraketa, modulo eta errutinen kudeaketa.
• Programa modulu baten egitura: datu motak (num, tooldata, speeddata, wobjdata, robtarget), instrukzioak (moveJ, moveL, moveC, ”:=”, for, set, waittime, tpreadnum) y funtzioak (CRobT, Offs)
• Lehenengo ariketa (programazioa): ibilibide sinple bat programatu eta “n” aldiz errepikatu paraleloan.
• Bigarren ariketa (praktikoa): erreminta baten definizioa.


Bigarren eguna
 (CIFP Zornotza LHIIn izango da):

• Programa baten egituraketa. Instrukzioak, datuak eta funtzioak. Adibideak.
• Hirugarren ariketa (programazioa): Angulo posizio batean soldadura baten programazioa eta bere errepikapena bere gainean beste bi egiteko.
• Laugarren ariketa (praktikoa): ibilibide sinple baten exekuzioa eta “n” aldiz errepikatu paraleloan. Soldadura parametroekin frogak.
• Bostgarren ariketa (praktikoa): Angulo posizio batean soldadura baten exekuzioa eta bere errepikapena bere gainean beste bi egiteko.


Hirugarren eguna (TKNIKAn izango da):

• Sarrera. Eransketa bidezko prozesuak. Ezaugarriak eta sailkapena.
• Arku elektriko eta hari bidezko prozesuak. Plasma arku bidezko soldadura prozesua.
• Praktika – Soldadura kordoiak – prozesuaren parametro-bitartearen identifikazioa.
• Geometria sinpleak lortzeko estrategiak.
• Mota honetako piezen diseinua. Kasu praktikoak.
• Diseño de piezas para este proceso de fabricación, casos prácticos.
• Praktika – Kajera moduko pieza baten diseinu, programazio eta exekuzioa.

Metodologia

Ikastaroa zati teoriko eta zati praktikoz osatua dago.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:

  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

 

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.

 

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

 

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.