Geroz eta presentzia handiagoa duten material konposatuen baliozkotzeko prozesuan, gehien erabiltzen den prozeduretako bat ultrasoinu  bidezko azterketa da. Aeronautikako piezen fabrikatzaileek, mantentze-zerbitzuek eta airelineen operadoreek, besteak beste, phased-array ultrasoinuen teknologia erabiltzen dute beren material konposatuko piezen kalitatea bermatzeko mantentze-lanetan eta fabrikazioan.Material konposatuak ez dira homogeneoak, beraz horrek material metalikoetan ematen ez diren zailtasun batzuk ekartzen ditu.Gainera, mota horretako piezak fabrikatzeko prozesuek, metalezko materialek ez bezala, berezko berezitasunak dituzte, eta, beraz, sor daitezkeen akatsak eta aztarnak desberdinak eta espezifikoak dira. Erabilitako ehunak (materiala, mota, ...) eta erretxinak ere kontutan izan beharko ditugu, hauen arabera parametrizatu beharko bait dugu makina. Ikastaro honetan, Lanbide Heziketako irakasleek Phased Array ultrasoinuen teknologiari buruzko nozioak lortuko dituzte, eta saiakuntza ez-suntsitzaileen bidez material desberdinetako hainbat pieza aztertzeko aukera izango dute, material konposatuak barne.

Iraupena: 16.00 ordu
Lekua: TKNIKA
Edukiera: 8 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
EGUNAKORDUAKDATAORDUTEGIAMODALITATEA
14,0027-04-202115:30-19:30Presentziala
24,0028-04-202115:30-19:30Presentziala
34,0029-04-202115:30-19:30Presentziala
44,0004-05-202115:30-19:30Presentziala
Ordu ez presentzialak: 0

Konpetentziak

Phased Array zein ultrasoinu konbentzionalak erabilita material konposatuetan ohikoenak diren akats identifikatu eta sailkatu ahal izango ditu ikasleak. Material konposatuen zailtasunak kontutan izanda, ikasitako konpetentziak material metalikoetan ere aplikatu ahal izango ditu.


Edukiak

1.- Ultrasoinuen teknika: sarrera eta kontzeptu orokorrak

2.- Makina konbentzionala parametrizatu.

3.- Phased Array teknika: sarrera eta kontzeptu orokorrak

4.- Phased Array makina parametrizatu.

5.- Praktikak metaletan.

6.- Material konpositeen ezaugarriak eta fabrikazio teknika desberdinen berezitasunak.

7.- Praktikak karbono zuntzean eta beira zuntzean.

8.- Termografia aktiboa: sarrera eta material konposatuetan aplikazioa


Metodologia

Formakuntza presentziala izango da, azalpen teoriko labur bat egongo da eta atal praktikoa tailerrean garatuko da.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
  • Fabrikazio mekaniko eta/edo Automozioko zikloko irakaslea izatea

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko eta familia profesional bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.