Biozientzien eta Iraunkortasunaren arloak Javier Yanguas doktorearekin, Ainhoa Dominguez (Nazaret) eta Aiora Gomez-ekin (Nazaret) batera antolatutako ikastaro honetan, gerontologian pertsonan zentratutako arreta ereduaren hurbilketarekin lotutako gaiak landuko dira. Ikastaro honek bizitza independentea, autonomia pertsonala eta adinekoen bizi-kalitatea sustatzea du helburu, baita haien familia-ingurunearen beharrak asetzea ere.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 4.00 | 08-04-2024 | 15:30 – 19:30 | Presentziala |
| 2 | 4.00 | 09-04-2024 | 15:30 – 19:30 | Presentziala |
| 3 | 4.00 | 16-04-2024 | 15:30 – 19:30 | Presentziala |
| 4 | 4.00 | 18-04-2024 | 15:30 – 19:30 | Presentziala |
| 5 | 4.00 | 22-04-2024 | 15:30 – 19:30 | Presentziala |
| 6 | 4.00 | 24-04-2024 | 15:30 – 19:30 | Presentziala |
| 7 | 2.00 | 29-04-2024 | 15:30 – 17:30 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 4.00 |
Konpetentziak
GAITASUN OROKORRAK.
-
FP Euskadiko Osasun eta Gizarte eta Kultur Zerbitzuetako lanbide arloko irakaslei erreferentziazko arreta eredu berrian espezializatzea
GAITASUN ESPEZIFIKOAK
-
Etengabeko zainketan POAren oinarriak identifikatzea eta ezagutzea
-
Arreta pertsonalizaturako eman beharreko euskarriak eta zainketak hautatzea
-
Behar pertsonal zehatzei erantzuten jakitea
-
Eguneroko bizitza antolatzen ikasi
-
Zaintza pertsonalarekin lotutako beste sistema/erakunde batzuk ezagutzea
Edukiak
M1. ZAINKETA PERTSONALIZATUA ETA BIZITZA PLANA
1. Sarrera.
2. Eman beharreko euskarriak eta arreta pertsonalizaturako eman beharreko arreta
3. Erantzuna eta behar zehatzak (pertsonalak).
M2. EGUNEROKO BIZITZA ETA ESANGURATSUA
1. Egunerokoaren antolaketa
2. Kontuan hartu beharreko alderdiak.
M3. HARREMANEN IKUSPEGIA
1. Pertsonen arteko harremanak
2. Isolamendua eta bakardadea
1. ACP ERRONKA
Metodologia
Saioak teoriko- praktikoak izango dira. Horietan deskribatutako edukiak landuko dira, beharrezko baliabideak eskainiz. Saio asinkronoan, azken Saioa, planteatutako den erronka bat lantzea izango da.
Ebaluazioa
Ebaluazioa egiteko prestakuntza-orduak betzea eta saio presentzialetan parte hartzea kontutan hartuko da.
Baldintzak
Euskal Herriko Lanbide Heziketako zentro batean irakasle izatea Osasun edo/ta Gizarte eta Kultur Zerbitzuetakoa lanbide arlokoa
Hautaketa irizpideak
Izena ematearen ordena hartuko da kontuan.
Zentro bakoitzeko pertsona baten parte hartzea lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
Izena emateko azken eguna: 2024ko martxoaren 18a.
Ebazpena: 2024ko martxoaren 19an posta elektronikoz jakinaraziko zaio izena eman duen pertsonari prestakuntzan onartua edo baztertua izan den.
-
Onartua izan den pertsona zuzenean matrikulatuko da.
Eman izena ikastaro honetan