Urteak daramatzagu ETHAZI testuinguruan ikasleen gaitasun digitalak garatzea helburua duen pedagogo digitalaren profila lantzen. Ikasleen gaitasun digitalak alde batera utzi gabe, egungo egoerak ikaskuntza prozesuaren digitalizazioaren garrantzia hareagotu egin du. Eskeintza honek, azken urteetan landutakoari eustea eta egungo egoerari erantzutea du helburu.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 4.00 | 03-11-2020 | 09:30 - 13:30 | Presentziala |
| 2 | 4.00 | 10-11-2020 | 09:30 - 13:30 | Presentziala |
| 3 | 4.00 | 17-11-2020 | 09:30 - 13:30 | Presentziala |
| 4 | 4.00 | 24-11-2020 | 09:30 - 13:30 | Presentziala |
| 5 | 4.00 | 01-12-2020 | 09:30 - 13:30 | Presentziala |
| 6 | 4.00 | 15-12-2020 | 09:30 - 13:30 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 6.00 |
Konpetentziak
IKT pedagogoak egin behar duen lanerako beharrezkoak dituen oinarrizko ezagutzak eta tresnak bere eskura jartzea da helburua.
Ikaskuntza prozesuaren digitalizazioaren nondik norakoak, komunikazioaren garrantzia, gaitasun digitalen markoen ezagutza, ebaluaziorako tresnen ezagutza eta gaitasun digitalen programatzea edo txertatzea.
Edukiak
Edukiak 6 gaietan banatu ditugu:
1. Ikaskuntza prozesuaren digitalizazioa ETHAZI testuinguruan
2. Erronkaren 11 pausoak gaitasun digitalekin indartuz
3. Gaitasun digitalak ebaluazioan
4. Gaitasun digitalak programazioetan
5. Komunikazioa eta harremanak online testuinguruetan
6. Irakasleen gaitasun digitalak
Metodologia
Metodologia aktibo kolaboratiboetan oinarritutako prestakuntza izango da.
6 saioen formatoa honakoa izango da:
Azaroak 3: saio sinkronoa. Talde erdia fisikoki Tknikara deitua izango da eta beste erdia online.
Azaroak 10: saio sinkronoa. Talde erdia fisikoki Tknikara deitua izango da eta beste erdia online.
Azaroak 17: saio sinkronoa. Talde erdia fisikoki Tknikara deitua izango da eta beste erdia online.
Azaroak 24: saio asinkronoa.
Abenduak 1: saio asinkronoa.
Abenduak 15: saio sinkronoa. Talde erdia fisikoki Tknikara deitua izango da eta beste erdia online.
Ikastaroaren formatoa dela eta beraz, parte hartzaile bakoitzak 2 saio presentzial izango ditu Tknikan, 2 saio sinkrono online eta 2 saio asinkrono.
OHARRAK:
Parte hartzaile guztiek lanerako gailu digital egokia ekarri beharko dute (Bring Your Own Device).
Parte hartzaile bakoitzak online saioetarako bere konektibitatea bermatu beharko du.
Parte hartzaile bakoitzak bigarren hiruhilekoan bere ikastetxean martxan jarri den erronka bat ekarri beharra dauka.
Ebaluazioa
Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
Formakuntza orduen % 90arekin bete behar da.
Baldintzak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
Ikaskuntza Koordinatzaile programan 2019/2020 ikasturte aurretik parte hartu duen ikastetxe batean irakasle izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
Pedagogo digital figura ez duten ikastetxeetako pertsonak lehenetsiko dira.
Ikastetxe bereko irakaslegoaren artean ikastetxeko Ikaskuntza Koordinatzailearen iritzia hartuko da aintzakotzat.
Ikastetxearen aldaketa metodologikoaren ezarpenaren egoera eta sakontasuna hartuko dira kontutan.
Izen-emate datak eta informazioa
Izen-emate epea: 2020(e)ko Urriaren 15(a).
Ebazpena: 2020(e)ko Urriaren 23(e)an, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan onartua edo baztertua izan den.
Onartuta izan den pertsona zuzenean matrikulatutzat emango da.
Eman izena ikastaro honetan