Ikastaro honen helburua Lanbide Heziketako irakasleak PCR kuantitatiboaren (qPCR) oinarrian eta erabileran trebatzea da, ondoren ikasgelara transferitzeko.qPCRa ohiko PCRaren aldaera bat da, zeinak anplifikazioaren produktua ekoiztu ahala kuantifikatzea ahalbidetzen duen. Ondorioz, eremu ezberdinetan aplikagarritasun handia duen tresna da. Hala nola, diagnostiko klinikoan (gaixotasun infekziosoak, minbiziak, alterazio genetikoak …), ikerkuntzan (adierazpen genikoaren aztermetarako, batez ere) eta industrian (elikagaien segurtasunean, farmazia-industriaren kalitate-kontrolerko, OMGen detekziorako, iruzurra atzemateko…).

Iraupena: 25.00 ordu
Lekua: TKNIKAko biologia molekularreko laborategia
Edukiera: 8 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
13,5005-10-202016:00-19:30Presentziala
23,5007-10-202016:00-19:30Presentziala
33,5015-10-202016:00-19:30Presentziala
43,5019-10-202016:00-19:30Presentziala
53,7521-10-202016:00-19:45Presentziala
63,7526-10-202016:00-19:45Presentziala
73,5028-10-202016:00-19:30Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

Gaitasun orokorra:
  • Lanbide Heziketako irakasleak qPCR teknikaren erabileran gaitzea , ezagutza hau ikasgelara transferitzeko.
Gaitasun espezifikoak:
  • qPCR teknikaren oinarriak ezagutzea
  • Anplifikazio-produktuak kuantifikatzeko hasle eta zundak diseinatzea
  • Lortutako emaitzak aztertzeko metodo egokiak aplikatzea

Edukiak

  • PCRaren oinarriak
  • qPCRaren oinarriak
  • qPCR entseguen diseinua
    • Intereseko geneen hautaketa
    • Sekuentzien bilaketa
    • Hasle eta zunden diseinua
    • Erreplika eta kontrolen hautaketa
  • QPCR entseguen optimizazioa
    • Eraztuntze tenperatura
    • Hasle eta zunden kontzentrazioa
    • Melting Curve-aren analisia
  • Edateko uraren laginetan Escherichia coli-ren detekzio eta kuantifizioa

Metodologia

  • Zati teorikoa eta laborategia erabiltzeko beharrik ez duten praktikak  webminarren bidez landuko dira. Saio hauetan  datu-base zientifikoak eta hasle eta zundak diseinatzeko online aplikazio espezifikoak erabiliko dira.
  • Edateko ur laginetan Escherichia coli-ren detekzio eta kuantifikazioa praktikoa Tknikako biologia molekularreko laborategian burutuko da.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea KIMIKA edo OSASUNGINTZA arloetan.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.