PCR zein RT-qPCR teknikak ezagutzeko ikastaro teoriko-praktikoa, Lanbide Heziketako irakasleak teknika hauen erabileran trebatzea helburu duena.

Iraupena: 30 ordu
Lekua: Tknika laborategiak,
Edukiera: 8 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 5.00 10-06-2024 09:00 – 14:00 Presentziala
2 5.00 12-06-2024 09:00 – 14:00 Presentziala
3 5.00 14-06-2024 09:00 – 14:00 Presentziala
4 5.00 17-06-2024 09:00 – 14:00 Presentziala
5 5.00 19-06-2024 09:00 – 14:00 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 5.00

Konpetentziak

Gaitasun orokorra:

  • Lanbide Heziketako irakasleak gaitzea bai PCR konbentzionalea zein kuantitatibo edo denbora errealekoa erabil dezaten, ondoren jakintza hau ikasgelara transferitzeko.

Gaitasun espezifikoak:

  • Ohiko PCR eta RT-qPCR teknikak egiteko biologia molekularraren oinarriak ezagutzea.
  • PCR/RT-qPCRaren aplikazio sorta zabala ulertzea.
  • DNA eta RNAren erauzketak egitea, hainbat iturri biologikoetatik abiatuta.
  • Erauzitako RNAren erretrotranskripzioa egitea.
  • Irakasleak gaitzea material genetikoaren kuantifikazioa eta kalitate-kontrola egiteko, honen purutasuna eta integritatea egiaztatzeko.
  • PCR/RT-qPCR entseguak diseinatzen ikastea, beharrezko osagaiak gehituz, protokolo optimizatu bat deskribatuz eta dagozkion kontrolak kontuan hartuz emaitza zehatza lortzeko.
  • PCR/RT-qPCRan lortutako datuen analisian gaitzea.
  • Laborategiko jardunbide egokien garrantzia kontuan hartzea.
  • PCRa egitean sor daitezkeen arazo komunak identifikatzea eta konpontzea.
  • PCR/RT-qPCRa irakasteko eta ikasteko dauden hezkuntza-baliabideak eta tresnak berrikustea.

 

Edukiak

1. Laborategiko jardunbide egokiak.

a. Erabili beharreko unitateak eta magnitudeak

b. Bolumenak maneiatzeko tresnak

c. DNAasarik eta RNAasarik gabeko inguruneetan lan egitearen garrantzia.

2. Material genetikoaren oinarri biokimikoak.

a. Biologia molekularraren dogma nagusia.

b. DNAren eta RNAren ezaugarri molekularrak.

3. Azido nukleikoen erauzketa.

a. DNA eta RNA erauzteko oinarrizko printzipioak.

b. Kalitate handiko erauzketaren garrantzia ondorengo aplikazioetarako.

4. Kalitate-kontrola eta DNA eta RNA kuantifikatzea.

a. Kuantifikazio espektrofotometrikoko metodoak (A260/A280 eta A260/A230).

b. Kuantifikazio fluorimetrikoa.

5. Erretrotranskripzioa.

a. Erretrotranskripzioaren printzipioak.

b. RNAtik abiatuta cDNAren sintesia egiteko metodoak eta protokoloak.

6. PCRaren printzipioak.

a. Tenperatura-zikloak.

b. Erreakzioaren osagaiak.

c. Primer espezifikoak diseinatzearen garrantzia.

7. PCR esperimentuak diseinatzea.

a. Plangintza esperimentala.

b. Kontrolak eta estandarrak.

8. Azido nukleikoen elektroforesi horizontalaren bidezko PCR emaitzen analisia.

a. Elektroforesiaren printzipioak.

b. Agarosa-gelak prestatzea.

c. Banda-patroiak interpretatzea.

9. PCR denbora errealean (qPCR).

a. qPCRaren oinarrizko printzipioak.

b. Fluoreszentzia detektatzeko metodoak.

c. Denbora errealeko anplifikazio-datuak interpretatzea.

10. Aplikazio praktikoak eta ikasketa-kasuak.

a. Lagin mikrobiologikoak, kultibo zelularrak eta ingurumenekoak aztertzeko aplikazioak.

b. Lortutako emaitzak aztertzea.

c. PCR teknologiaren azken joerei eta aurrerapenei buruzko eztabaida.

d. ddPCRa.

 

Metodologia

Saioak teoriko-praktikoak izango dira, eta online (asinkronoak ekainaren 3tik 9ra bitarteko astean) eta aurrez aurre (ekainaren 10etik aurrera) egingo dira Tknikako laborategietan. Bertan, deskribatutako edukiak landuko dira, gelan zuzenean aplikatzeko beharrezkoak diren baliabideak emanez.

Hasi aurretik, idatziz emango dira laborategiko protokoloak, eta horiek saio bakoitzera eraman beharko dira diseinatutako jardueraren jarraipen egokia egiteko.

Ebaluazioa

Ebaluazioa egiteko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

  • Gutxienez ikastaroko orduen %90era bertaratzea

  • Saio bakoitzaren aurreko kalkuluak egitea

Baldintzak

Laborategian biologia molekularreko teknikak emateko interesa duen edozein espezialitatetako EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, hautaketa irizpide hauek kontuan hartuta egingo da:

  • Izen ematearen hurrenkera hartuko da kontuan.

  • Lehentasuna emango zaio ikastetxe bakoitzeko pertsona batek parte hartzeari.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.