Jardunaldi honen helburua ikastetxeetako nazioartekotze arduradun berriei nazioartekotzean oinarrizko formakuntza bat ematea da.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 5.00 | 24-09-2025 | 09:30 – 14:30 | Presentziala |
| 2 | 5.00 | 10-12-2025 | 09:30 – 14:30 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 10.00 |
Konpetentziak
● EAE-ko LH testuinguruan nazioartekotzea ulertzea.
● Ikastetxearen nazioartekotzearekin erlazionatutako erronkei aurre egiteko erantzun behar diren galdera gakoak zeintzuk diren aurkitzea
● Erasmus+ programaren egitura orokorra ezagutzea.
● Tknikako nazioartekotze arloa eta eskaintzen duen zerbitzua ezagutzea.
Edukiak
● EAE-ko LH testuinguruan nazioartekotzea.
● Ikastetxearen nazioartekotzearekin erlazionatutako erronkak
● Erasmus+ programaren egitura orokorra.
● Tknikako nazioartekotze arloa eta eskaintzen duen zerbitzua.
Metodologia
Metodologia
Aurkezpenak eta talde lana.
Ebaluazioa
Prestakuntzako orduen %100 betetzea.
Baldintzak
Eskakizunak
● EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
● Ingelerako maila altua
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
● LHko ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko oreka mantenduko da.
● Gaian esperientziarik ez dutenek lehentasuna izango dute.
● Ikastetxeetako nazioartekotze arduradunek lehentasuna izango dute.
Izen-emate datak eta informazioa
Izena emateko azken eguna: 2025-eko irailaren 18a.
Ebazpena: 2025eko irailaren 19an, posta elektronikoz jakinaraziko zaio izena eman duen pertsonari prestakuntzan onartua izan den ala ez. Onartutako pertsonak matrikulak kudeatzeko sistemaren bidez matrikulatuko dira zuzenean, emandako datuetatik abiatuta.
Eman izena ikastaro honetan