Jardunaldi honen helburua ikastetxeetako nazioartekotze arduradun berriei nazioartekotzean oinarrizko formakuntza bat ematea da.

Iraupena: 20.0 ordu
Lekua: CIFP Armeria Eskola LHII, Isasi, 20600 Eibar, Gipuzkoa (Guipúzcoa)
Hizkuntza Euskara
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 5.00 24-09-2025 09:30 – 14:30 Presentziala
2 5.00 10-12-2025 09:30 – 14:30 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 10.00

Konpetentziak

 

●      EAE-ko LH testuinguruan nazioartekotzea ulertzea.

●      Ikastetxearen nazioartekotzearekin erlazionatutako erronkei aurre egiteko erantzun behar diren galdera gakoak zeintzuk diren aurkitzea

●      Erasmus+ programaren egitura orokorra ezagutzea.

●      Tknikako nazioartekotze arloa eta eskaintzen duen zerbitzua ezagutzea.

Edukiak

●     EAE-ko LH testuinguruan nazioartekotzea.

●      Ikastetxearen nazioartekotzearekin erlazionatutako erronkak

●      Erasmus+ programaren egitura orokorra.

●      Tknikako nazioartekotze arloa eta eskaintzen duen zerbitzua.

Metodologia

Metodologia

Aurkezpenak eta talde lana.

Ebaluazioa

Prestakuntzako orduen %100 betetzea.

Baldintzak

Eskakizunak

●      EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.

●      Ingelerako maila altua

 

 

 

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

●      LHko ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko oreka mantenduko da.

●      Gaian esperientziarik ez dutenek lehentasuna izango dute.

●      Ikastetxeetako nazioartekotze arduradunek lehentasuna izango dute.

 

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.