Jardunaldi honen helburua ikastetxeetako nazioartekotze arduradun berriei nazioartekotzean oinarrizko formakuntza bat ematea da.

Iraupena: 5.0 ordu
Lekua: CIFP IURRETA LHII,
Edukiera: 20 pertsonak
Hizkuntza Euskara
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 5.00 30-10-2023 09:00 – 14:00 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0.00

Konpetentziak

·       EAE-ko LH testuinguruan nazioartekotzea ulertzea.

·     Ikastetxearen nazioartekotzearekin erlazionatutako erronkei aurre egiteko erantzun behar diren galdera gakoak zeintzuk diren aurkitzea.

·       Erasmus+ programaren egitura orokorra ezagutzea.

·       Tknikako nazioartekotze arloa eta eskaintzen duen zerbitzua ezagutzea.

 

Edukiak

  • EAE-ko LH testuinguruan nazioartekotzea.

  • Ikastetxearen nazioartekotzearekin erlazionatutako erronkak.

  • Erasmus+ programaren egitura orokorra.

  • Tknikako nazioartekotze arloa eta eskaintzen duen zerbitzua.

 

 

Metodologia

Aurkezpenak eta talde lana.

Ebaluazioa

Ebaluaziorako, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

Prestakuntzako orduen %100 betetzea.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxe bateko irakaslea izatea.

  • Ingelerako maila altua (B2 edo altuago)

 

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

  • LHko ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko oreka mantenduko da.

  • Gaian esperientziarik ez dutenek lehentasuna izango dute.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.