Laugarren industria-iraultzan murgilduta gaude, eta horretan teknologia aurreratuak erabiliko ditugu. Garrantzitsua da gure ikasleen jakin-mina eta bokazio zientifiko-teknologikoak piztea, gizarteak eskatuko dizkien etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko. STEAM hezkuntzari esker, gure ikasleek 21. mendeko trebetasunak, kultura eta trebetasun zientifikoa eskura ditzakete, eta horiek behar izango dituzte, beren etorkizun profesionala zientzia eta teknologiatik igaro ez arren.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
Ordu ez Presentzialak: 3.50 |
Konpetentziak
4.0 teknologia ulertzea eta hauek zeharka erronketan landu daitezkeela barneratu.
Edukiak
Lanbide Heziketako STEAM ereduaren elementuak.
Datak:
Iraupena: 3,5 ordu (Elebiduna)
Saio asinkronoa Maiatzak 2 – Maiatzak 24 (120 min)
Aurrrez - aurreko saioa Maiatzak 25 (16:00 – 17:30 / 90 min) - TKNIKA
Metodologia
Online modalitate.
Ebaluazioa
Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea.
Ikastaroan modu aktiboan parte hartzea eta jarduera guztiak entregatzea
Baldintzak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
Partehartzaileen hautaketarako ikastetxe bakoitzaren irizpidea kontutan hartuko da, ikastetxe horrek aldaketa metodologikoaren ezarpena aurrera eramateko duen estrategiaren arabera.
Ikaskuntza Koordinatzaile programan parte hartzen duten zentroei lehentasuna emango zaie.
Izen-ematea edozein lurraldetan egin ahalko da.
LHko ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko oreka mantenduko da.
Ikastetxe bereko irakaslegoaren artean izen-emate ordena aintzakotzat hartuko da, betiere Ikastetxe proiektuaren beharrak errespetatuz.
Izen-emate datak eta informazioa
Izen-emate epea: 2023ko maiatzaren 2 rarte.