Ikastaro hau IHOBEren elkarlanarekin Basque Circular Hub-eko markoan antolatuta dago. Ingurumen-kudeaketaren garrantzia LHko ikastetxeetan. Ingurumena ondo kudeatzeko tresnak aztertzea. LHko zentroetan gauzatutako analisi eta kasu praktikoak.
Iraupena:
11.0 ordu
Lekua:
Online,
Edukiera:
30 pertsonak
Hizkuntza
Gaztelania
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 2.00 | 04-05-2023 | 15:30 – 17:30 | Online |
| 2 | 2.00 | 11-05-2023 | 15:30 – 17:30 | Online |
| 3 | 2.50 | 18-05-2023 | 15:30 – 18:00 | Online |
| 4 | 2.50 | 25-05-2023 | 15:30 – 18:00 | Online |
| Ordu ez Presentzialak: 11.00 |
Konpetentziak
Gaitasun orokorra:
- Lanbide Heziketako irakasleak karbono-aztarnaren tresna ezagutzen eta aplikatzen gaitzea.
Edukiak
- Karbono-aztarnarako datuak planteatzea eta biltzea (1., 2. eta 3. irismena).
- Karbono-aztarna eta ingurumen-aztarna definitzea, eta adibide praktikoak.
Metodologia
Saioak teorikoak eta praktikoak izango dira. Bertan, deskribatutako edukiak landuko dira, beharrezko baliabideak eskainiz.
Ebaluazioa
Ebaluazioa egiteko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:
- Prestakuntzako orduak betetzea, saioetan parte hartuz eta amaierako ariketa praktikoa osatuz.
Baldintzak
Gutxienez baldintza hauetako bat betetzea:
- Segurtasuna eta ingurumen lanbide-arloko EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.
- “Ekonomia Zirkularraren Aplikazioa FP Euskadin etorkizun jasangarri baterako” edo “Ekonomia Zirkularraren Hastapena eta Aplikazioa Euskadiko LHn” ikastaroetako bat lehenago egin izana.
- EAEko Lanbide Heziketako zentroren bateko ingurumen-kudeaketaren arduraduna izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, hautaketa irizpide hauek kontuan hartuta egingo da:
- Inskripzioaren hurrenkera hartuko da kontuan.
- Lehentasuna emango zaio ikastetxe bakoitzeko pertsona batek parte hartzeari.
Izen-emate datak eta informazioa
Izena emateko azken eguna: 2023ko apirilaren 26a.
Ebazpena: 2023ko apirilaren 27an email bidez jakinaraziko zaio izena eman duen pertsonari prestakuntzan onartua edo baztertua izan den.
- Onartu den pertsona zuzenean matrikulatuko da.
- Ikastaroan parte hartu ezin baduzu, aldez aurretik jakinarazi beharko duzu, beste pertsona batek ikastaroan izena eman ahal izan dezan.
Eman izena ikastaro honetan
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.