Ikastaro hau IHOBEren elkarlanarekin Basque Circular Hub-eko markoan antolatuta dago. Ingurumen-kudeaketaren garrantzia LHko ikastetxeetan. Ingurumena ondo kudeatzeko tresnak aztertzea. LHko zentroetan gauzatutako analisi eta kasu praktikoak.

Iraupena: 11.0 ordu
Lekua: Online,
Edukiera: 30 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 2.00 04-05-2023 15:30 – 17:30 Online
2 2.00 11-05-2023 15:30 – 17:30 Online
3 2.50 18-05-2023 15:30 – 18:00 Online
4 2.50 25-05-2023 15:30 – 18:00 Online
Ordu ez Presentzialak: 11.00

Konpetentziak

Gaitasun orokorra:

  • Lanbide Heziketako irakasleak karbono-aztarnaren tresna ezagutzen eta aplikatzen gaitzea.

Edukiak

  • Karbono-aztarnarako datuak planteatzea eta biltzea (1., 2. eta 3. irismena).
  • Karbono-aztarna eta ingurumen-aztarna definitzea, eta adibide praktikoak.

Metodologia

Saioak teorikoak eta praktikoak izango dira. Bertan, deskribatutako edukiak landuko dira, beharrezko baliabideak eskainiz.

Ebaluazioa

Ebaluazioa egiteko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

  • Prestakuntzako orduak betetzea, saioetan parte hartuz eta amaierako ariketa praktikoa osatuz.

Baldintzak

Gutxienez baldintza hauetako bat betetzea:

  • Segurtasuna eta ingurumen lanbide-arloko EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.
  • “Ekonomia Zirkularraren Aplikazioa FP Euskadin etorkizun jasangarri baterako” edo “Ekonomia Zirkularraren Hastapena eta Aplikazioa Euskadiko LHn” ikastaroetako bat lehenago egin izana.
  • EAEko Lanbide Heziketako zentroren bateko ingurumen-kudeaketaren arduraduna izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, hautaketa irizpide hauek kontuan hartuta egingo da:

  • Inskripzioaren hurrenkera hartuko da kontuan.
  • Lehentasuna emango zaio ikastetxe bakoitzeko pertsona batek parte hartzeari.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.