Ikastaroaren helburua da Euskal Autonomi Erkidegoko LH zentroen irakaslegoa “KA2 Strategic Partnership” Europear proiektuak egin eta garatzeko formakuntza eskaintzea.

Iraupena: 15.00 ordu
Lekua: CIFP IURRETA LHII
Edukiera: 20 pertsonak
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
13,0013-12-201715:30-18:30Presentziala
23,0018-12-201715:30-18:30Presentziala
33,0020-12-201715:30-18:30Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 6

Konpetentziak

Ikastaroa gauzatzen duen pertsonak honako gaitasunak jorratzea lortuko du:

 -    2014-2020 urte aldirako Erasmus + Programaren Ekintza nagusi mota desberdinak identifikatzen ditu.
-    Europako Esparru Markoaren Gaitasun maila desberdinak identifikatzen ditu zentroaren ezaugarrien arabera.
-    Proiektuaren proposamenaren arrakasta potentziala ebaluatu du, programaren ebaluazio irizpideen arabera.
-    Proiektuaren proposamena programaren lehentasunezko gaietara egokitu du.
-    Berrikuntza proiektuaren egitura orokorra identifikatzen du.
-    Aplikazioaren inprimakiaren atal desberdinak bereizten ditu.
-    Produkzio intelektual koherenteak diseinatzen ditu.

Edukiak

Esparru orokorra:
-    Erasmus + programa;
-    Europako Kualifikazioen Esparrua;
-    Europako proiektuen ebaluazio irizpideak.
-    Erasmus + lehentasunezko gaiak;
-    Proiektuen egitura orokorra.

Proiektuaren aurkezpena; lehenengo zatia:
-    Erakundearen deskribapena
-    Proiektuaren egitura orokorraren definizioa
-    Eskaera inprimakiaren atal ezberdinak
-    Produktu intelektualak

Proiektuaren aurkezpena; bigarren zatia:
-    Proiektuaren kudeaketa eta koordinazioa
-    Komunikazio kudeaketa
-    Kalitatearen kudeaketa
-    Aurrekontua eta denboralizazioa
-    Mobility too

Metodologia

-    Ikastaro erdipresentziala da; 15 ordu (9 presentzialak + 6 ez-presentzialak)
-    Lankidetza aktibo metodologia erabiliko da.

HIZKUNTZA: gaztelera

Ebaluazioa

Ikastaroan GAI kalifikazioa lortzeko:

- Prestakuntzako orduen % 90arekin bete behar da.
- Prestakuntzaren zeregin GUZTIAK entregatu behar dira.

Baldintzak


-    Ikastaro eskaera egiten duen pertsonak EAE, Nafar Erkidegoko edo Euskal Iparraldeko (Frantzia) LH-ko ikastetxeetako irakaslea izan behar du.
-    Ingelera maila ona izatea gomendatzen da (ahozkoa eta idatzia).

OHARRA: Formakuntza osatzen duten ikastetxeek lehentasuna izango dute Erasmus+ eko 2018ko deialdian proiektuak aurkezteko aholkularitza jasotzeko.

Hautaketa irizpideak

Onarpenaren ebazpena honako irizpide hauek kontuan hartuta egingo da:

-    Izen-ematearen ordena kontutan hartuko da.
-    Gehienez ikastetxeko  bi pertsona onartuko dira

Izen-emate epea: 2017ko azaroak 29

Izena eman duten pertsonei komunikazioa; 2017ko azaroak 30ean inskribatuei emailez jakinaraziko zaie ikastaroan onartuak edo baztertuak izan diren .

Ikastaroan onartutak izan diren pertsonek, matrikula online osatu behar dute, email beran adierazten den estekan sartuz eta eskatzen diren datuak osatuz.

OHARRA: Izen-emate kopuruak plaza kopurua (20 pertsona) gainditzen badu, ikastaro deialdi berria zabaltzea aztertuko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.