Ikastaro honen helburua, Lanbide Heziketako irakaslegoa zelulaen hazkuntza tekniketan trebatzea da, ondoren ikasgelan aplikatzeko. Azken hamarkadetan, giza eta animalia zelulak hazteko teknikek garapen handia izan dute, eta, egokiak izan diraegun, ezinbesteko lanabez bilakatu dira arlo ezberdinetan, hala nola, ikerkuntzan, ingeniaritza genetikoan, konposatu biologikoen ekoizpenean eta farmakoen azterketan. 

Iraupena: 20.00 ordu
Lekua: Tknika
Edukiera: 8 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
EGUNAKORDUAKDATAORDUTEGIAMODALITATEA
14,0010-06-202109:30-13:30Presentziala
24,0015-06-202109:30-13:30Presentziala
34,0017-06-202109:30-13:30Presentziala
44,0022-06-202109:30-13:30Presentziala
54,0029-06-202109:30-13:30Presentziala
Ordu ez presentzialak: 0

Konpetentziak

 Gaitasun orokorra:
  • Lanbide Heziketako irakasleak gaitzea zelula-hazkuntzako tekniketan trebatzea, ezagutza hau ikasgelara transferitzeko.
Gaitasun espezifikoak:
  • Eskala txikiko zelula hazkuntzak egitea bideragarritasuna eta asepsia bermatuz.
  • Zelulen Kriokontserbazio eta desizozte teknikak aplikatzea, prozesuaren bideragarritasuna bermatuz.

Edukiak

  • Zelula hazkuntzaren oinarriak
  • Zelula ama embrionarioak eta helduak
  • Zelulen hazkuntzarako beharrezko laborategiko instalazioak eta ekipamenduak
  • Lerro zelularren behaketa fase kontrasteko mikroskopia bidez
  • Hazkuntza inguruneen prestaketa
  • Zelula amak mantentzeko eta hedatzeko teknikak: ingurune aldaketak, paseak, zenbaketa eta bideragarritasun neurketa
  • Zelula lerroen izozte eta desizozte prozesuak.

Metodologia

 Prestakuntza gehienbat praktikoa izango da, biologia zelularreko laborategi bateko lan-errutinak barneratzeko

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea KIMIKA edo OSASUNGINTZA arloetan.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.