ETHAZI Hasierako Formakuntza (EHF) prestakuntza-programaren helburu nagusia, irakaslegoari aldaketa metodologikora bideratutako inguru aktibo-kolaboratiboetan beren lana modu eraginkorrean egin ahal dezan baliabide desberdinak eskaintzea da.Prestakuntza-programa modu independientean eskaintzen diren 3 ikastaroetan banatzen da:1 Ikaskuntza kolaboratiboaren oinarriak2 Erronketan oinarritutako Ikaskuntza Kolaboratiboa3 Konpetentzien bidezko ebaluazioaGure ustez, ikaskuntza modurik hoberena eginez ikastea da. Ikaskuntza modu honek, ikastaro bakointzean parte-hartzen duen pertsonari lankidetza aktibo izatea eskatzen dio; prozesuan, aurretiko lanetan, aurrez aurrezko saioetako dinamiketan eta ikasgelako lan praktikoetan.
Iraupena:
30.00 ordu
Lekua:
Gipuzkoa (TKNIKA)
Edukiera:
20 pertsonak
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 3,50 | 16-04-2018 | 16:00-19:30 | Presentziala |
2 | 3,50 | 23-04-2018 | 16:00-19:30 | Presentziala |
3 | 3,50 | 07-05-2018 | 16:00-19:30 | Presentziala |
4 | 3,50 | 17-05-2018 | 16:00-19:30 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 16 |
Konpetentziak
-Irakasleak ETHAZI testuinguruan eragile aktiboak nola izan daitezkeen eta ikaskuntza prozesu berri honetarako eszenatoki berriak nola sor ditzakeen orientatu-Irakasleak Ikaskuntza Aktibo-Kolaboratibo esparru berri batera gidatzea.
-Lan talde berriak nola sortu eta nola dinamizatu daitezkeen ikasi
-Ikaskuntza Aktibo-Kolaboratiboetan komunikazioak duen garrantzia hausnartu
-Komunikazioa eta gatazkak kudeatzeko tresna batzuk ezagutu
-Lan kolaboratiboan IKT tresnek komunikazioan, informazioaren bilaketan eta material berrien sorkuntzan duen garrantzia aztertu
-Lan kolaboratiboa dinamizatzeko sormen-teknika berriak ezagutu
-Ikasgelan aurrera eraman daitekeen ikaskuntza Aktibo-Kolaboratiboko eszenatoki sinple bat sortu
Edukiak
- Ikaste-prozesua ikasketa-agertoki kolaboratibo batean.o Zer da ikastea/ Ikasketa kolaboratiboaren funtsezko aspektuak
- Lan taldeak
o Zer den talde bat/ Taldeak sortzea
- Taldean hartzen diren rolak/ Taldeak dinamizatzea
o Komunikazioa
o Komunikazioaren funtzesko aspektuak/ Entzutea/ Komunikazio mailak
- Gatazken eraldaketa
o Gatazka ulertzea/ Zelan heldu gatazkari/ Tresnak eta metodologiak
- IKT tresnak
o Komunikazioa bideratzeko tresnak
o Informazio bilaketa bideratzeko tresnak/ Material-sortzea bideratzeko tresnak
- Oinarrizko sormen teknikak
Metodologia
- Modu erdi-presentziala: 30 ordu (14 aurrez aurre + 16 online)- Metodologia Aktibo-Kolaboratiboa
HIZKUNTZA: gaztelera
Ebaluazioa
- Ikastaroaren ordu kopuru osoaren %90a betetzea- Ikastaroaren jarduera guztiak entregatzea
Baldintzak
- Kurtsoetan inskribatzen den pertsonak EAEko Lanbide Heziketaren Sailburuordetzaren menpe dagoen ikastetxe bateko irakaslea izan behar du.- Izen-ematea 2017/2018 ikasturteko ikastetxe unea kontuan hartuz egingo da. Adibidez: pertsona batek Araban lan egiten badu, inskribatu ahal izango da soilik Araban eskainitako kurtsoetan.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak partaide kopurua gainditzen badu (20) hautaketa bat egingo da irizpide hauei jarraituz:- Ikaskuntza Koordinatzaile programan parte hartzen duten zentroei lehentasuna emango zaie.
- Ikastetxearen aldaketa metodologikoaren ezarpen planean dauden pertsonen eskaerek lehentasuna izango dute.
- LHko ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko oreka mantenduko da.
- Azkenik izen-emate ordena aintzakotzat hartuko da ikastetxe bereko irakasleentzat, betiere Ikastetxeko Proiektua kontuan hartuta.
Eman izena ikastaro honetan
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.