Tknikako `Automatizando para la Industria 4.0´ proiektutik bultzatutako jaurdunaldi honetako helburua, Lanbide Heziketako irakaslegoa 4.0 Industrian funtsezkoak diren robotikaren alderdiei hurbiltzea izango litzateke. Hortarako, KUKA Robots IBÉRICAren Zuzendari Teknikoa den Miquel Lopezek, honen inguruan KUKAk duen ikuspuntua emango digu.

Iraupena: 5.00 ordu
Lekua: Tknika. Zamalbide auzoa z/g, 20100 Errenteria, Gipuzkoa.
Edukiera: 50 pertsonak
FASEA/K ORDUA/K DATA ORDUTEGIA MOTA
1 5,00 01-12-2016 15:30-20:30 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

Robotika industrialean oinarrizko ezagutza lortzea, 4.0 Industriaren ikuspuntutik.

Edukiak

4.0 Industria. Automatizazioaren geroa.

  • Sarrera.
  • Merkatuaren zergatiak.
  • Joeren adibideak.
  • Ondorioak.
  • Barne hartzen dituen teknologiak.
  • Erronkak.
  • KUKAren teknologia berritzaileak (Elkarlaneko Robotika/Plataforma mugikor adimentsuak/Konektibitatea).

Zer da robot bat?

  • Zer da robot bat?
  • Zer da zelda robotizatu bat?
  • Nola aukeratzen dugu robota?
  • Zertarako balio du robot bat?
  • Ze etorkizun dauka robotikak?

Makinetan segurtasuna, zelula robotizatuei aplikazioa.

  • Makinen Direktiba eta Lan Ekipoen Direktiba.
  • Bateratutako arauak.
  • Txosten Teknikoa.
  • Arriskuen ebaluazioa.
  • Segurtasuna zelula robotizatuetan.

Segurtasuna elkarlaneko aplikazio robotizatuetan

  • Robotika industrialaren bilakaera.
  • Zelda robotizatua. Ohiko robotak (Segurtasun gailuak/Araudia).
  • Segurtasun kontzeptuen bilakaera.
  • Zelda
    robotizatua. Elkarlaneko robota. (Galdera klabeak/Segurtasun
    gailuak/Araudia/Elkarlaneko robota/Elkarlaneko kakoa. Joeren adibideak).
  • Aholkuak: HRCren arrakasta faktoreak.

KUKA roboten doitasuna.

  • Oinarrizko kontzeptuak.
  • Kontutan hartzeko irispideak, beharrezkoa den doitasunaren arabera egokiena den robota aukeratzeko.
  • KUKAren doitasun robotak.
  • Adibide praktikoak.

Metodologia

Jardunaldia guztiz teorikoa izango da.

Ebaluazioa

Jardunaldi honetan ez da parte-hartzailearen ezagutza ebaluaziorik
egingo, bertaratzen diren pertsonen asistentzia soilik jasoko da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopurua aurrikusitako plaza kopurua baina handiagoa bada, aukeraketa bat egingo da ondoko irizpideak jarraituz:

  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Zentru bakoitzeko pertsona baten partehartzea priorizatuko da.

Izen-emate azken eguna: 2016ko azaroak 27.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.