Kostu baxuko hardwarea erabiliz datuak biltzeko sistema bat muntatzen saiatu zara inoiz? Formakuntza bat emateko 20 Raspberry Pi instalatzen eta konfiguratzen saiatu al zara? Gai honi buruzko urrutiko prestakuntza bat ematen saiatu al zara? Ikastaro honetan, IoMBian plataforma zer den, plataforma sortzera zerk bultzatu zuen, erabiltzaileei zer zerbitzu eskaintzen dizkien eta nola erabiltzen den zuzenean erakutsiko da. Gainera, Oteitza Lizeo Politeknikoko Aitor Azpiroz irakasleak bere esperientzia kontatuko digu. Azkenik, plataformaren arkitektura osoari buruzko sarrera labur bat egingo da: sistema eragilean zer instalatu den eta irudia sortzeko zer tresna erabili diren, web aplikazioaren erabiltzaile-interfazea nola diseinatu den, backend-erako zer sistema erabili den eta erabiltzaileen eta gailuen informazioa nola egituratu den.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 4.00 | 30-05-2023 | 09:00 – 13:00 | Online |
| Ordu ez Presentzialak: 4.00 |
Konpetentziak
Prestakuntza honen bidez hau lortuko da:
-
Datu bilketarako IIoT gateway bat konfiguratzea
-
IIoT gateway bat urrunetik kudeatzea
-
Raspberry Pi-rako irudi propioak sortzea
-
IoMBian sistema eragilearen arkitektura identifikatzea
-
IoMBian plataformaren cloud osagaiak eta arkitektura identifikatzea (frontend/backend)
Edukiak
Jardunaldia bi zatitan banatuta egongo da: bata orokorra, publiko guztientzat egokia, eta bestea, batez ere, informatika eta komunikazioetako familietako irakasleentzat zuzendua, nahiz eta elektrizitate eta elektronikako irakasleentzat ere interesgarria izan daitekeen.
Zati orokorra (1.5 ordu)
-
Jatorria eta arazoak
-
IoMBian plataformaren ezaugarriak
-
Demoa
-
Plataformaren etorkizuna
-
Erabilera-esperientzia Oteitza Lizeo Politeknikoan (Aitor Azpiroz)
-
Zalantzak / Galderak
Zati teknikoa (2 ordu)
-
Sistema eragilea sortzea
-
Zerbitzuen barne-arkitektura
-
Frontend (Vue, Vuetify, WebBluetooth, WebSerial, PWA)
-
Backend (Firebase)
-
Zalantzak / Galderak
Metodologia
Ikastaroa webinar ireki batean datza. Bertan, aurrez azaldutako edukiak landuko dira eta, zati/bloke bakoitzaren ondoren, galdera-txanda bat egongo da.
Ebaluazioa
Prestakuntza behar bezala osatzeko, webinarraren orduen %90a bete behar da.
Baldintzak
Jardunaldiaren zati orokorra informatika eta komunikazioak, elektrizitatea eta elektronika, instalazio eta mantentze-lanetako irakasleei zuzenduta dago, baina edozein lanbide-arlotara irekia dago.
Bigarren zatia askoz teknikoagoa da, eta informatika eta komunikazioak arloko irakasleei zuzenduta dago bereziki; hala ere, interesa duen edonori bertan parte hartzera gonbidatzen zaio.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauen arabera egingo da hautaketa:
-
Zentro bakoitzean gehienez 2 pertsonak parte hartzea lehenetsiko da.
-
Inskripzio-ordena hartuko da kontuan.
Izen-emate datak eta informazioa
Izen emate epea: 2023ko maiatzak 26
Eman izena ikastaro honetan