Festok eta Tknikak jardunaldi tekniko bat antolatu dute Lanbide Heziketako irakasleentzat urriaren 20an, Boroako AICen (Amorebieta-Etxano). Automatizazio elektrikoa, mugimenduaren kontrola, mantentze prediktiboa eta diseinu-tresnak ezagutzeko eta ikasgelan nola landu aztertzeko aukera. Doakoa, plaza mugatuak.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 5.00 | 20-10-2026 | 09:00 – 14:00 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 0.00 |
Konpetentziak
Jardunaldiaren amaieran parte-hartzaileak gai izango dira:
- Mantentze prediktiboaren oinarriak eta industrian duen aplikazioa ulertzeko.
- Automatizazio elektrikoaren eta mugimenduaren kontrolaren soluzio nagusiak identifikatzeko.
- Industria-aplikazioak diseinatzeko eta dimentsionatzeko doako tresnak erabiltzen hasteko.
- Teknologia horiek LHko ikasgelan eta prestakuntza-proiektuetan nola txerta daitezkeen aztertzeko.
Edukiak
Jardunaldian industrian erabiltzen diren teknologiak aurkeztuko dira, aurkezpen tekniko eta erakustaldien bidez:
- Festo AX: mantentze prediktiboa maketa baten bidez.
- Electric Automation: mugimenduaren kontrola eta automatizazio elektrikoa.
- Industria-aplikazioak diseinatzeko eta dimentsionatzeko doako tresnak.
- Festoren berrikuntza teknologikoak eta Lanbide Heziketako aplikazioak.
- Galderak eta esperientzien trukea.
Egitaraua:
09:15–09:30 Parte-hartzaileen harrera
09:30–09:45 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena
09:45–10:30 Festo AX: mantentze prediktiboa
10:30–11:15 Electric Automation
11:15–11:45 Kafe-atsedenaldia
11:45–12:30 Diseinu- eta dimentsionamendu-tresnak
12:30–13:15 Berrikuntzak eta LHko aplikazioak
13:15–13:45 Galderak eta esperientzien trukea
13:45 Jardunaldiaren amaiera
Metodologia
Saio presentziala, izaera praktikoa duena. Adituen aurkezpen teknikoak eta maketa eta ekipo errealekin egindako erakustaldiak konbinatuko dira. Saioaren amaieran parte-hartzaileen arteko esperientzia-trukerako eta galderetarako tartea egongo da.
Ebaluazioa
Jardunaldia informatiboa da eta ez du ebaluazio formalik, ezta ziurtagiririk ere. Amaieran asebetetze-inkesta bat bete beharko da.
Baldintzak
Lanbide Heziketako irakaslea izatea, batez ere automatizazio, mekatronika, elektrizitate-elektronika edo mantentze-lanetako arloetakoa. Ez da aurretiazko ezagutza espezifikorik behar.
Hautaketa irizpideak
Plaza kopurua mugatua denez, izena emateko ordenaren arabera esleituko dira plazak. Lehentasuna izango dute jardunaldiaren gaiarekin lotutako arloetan irakasten duten LHko irakasleek.
Izen-emate datak eta informazioa
Izen-ematea zabalik egongo da 2026-ko urriaren 16arte, edo plazak bete arte.
Jardunaldia:
- Urriaren 20a: Boroako AIC (Amorebieta-Etxano)
Eman izena ikastaro honetan