EAEko Lanbide Heziketako irakasleei "Internet of Machines (IoM)" espezializaio-arloan lortutako ezagutza transferitzeko, eta etorkizunean pilotajeak sustatzeko, TKNIKAk ikastaro hau eskeintzen du:

Iraupena: 20.0 ordu
Lekua: aotano@tknika.eus
Edukiera: 20 pertsonak
Hizkuntza Euskara
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 4.00 04-06-2024 09:00 – 13:00 Online
2 4.00 06-06-2024 09:00 – 13:00 Online
3 4.00 11-06-2024 09:00 – 13:00 Online
4 4.00 13-06-2024 09:00 – 13:00 Online
Ordu ez Presentzialak: 4.00

Konpetentziak

  • Raspberry pi-an oinarritutako gateway industrial bat muntatu eta konfiguratzea.
  • PLC batetik datuak biltzeko behar den arkitektura muntatzea, komunikazio industrialeko estandarrak erabiliz: OPC-UA, MQTT.
  • Protokolo industrialen egitura eta ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzea.
  • Node-REDen oinarrizko errutinak programatzen ikastea.
  • MQTT protokoloaren egitura eta ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzea.
  • Thingsboard-en ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzea: datuak bildu, prozesatu, bistaratu eta gailuak administratzeko kode irekiko IoT plataforma.
  • Thingsboard-en widget propioak garatu AA-laguntzarekin.
  • Node-RED Thingsboard-ekin konektatzen ikasi eta dashboard bat sortu datuak bistaratzeko.
  • Orange Data Mining-ekin datuak aztertu erabaki egokiak hartzeko asmoarekin.

Edukiak

Ikastaro honetan ikusiko diren teknologiak eta tresnak etorkizuneko Internet of Machines proiektu pilotuetan erabiliko dira:

Industria kontrolagailuetatik datuak biltzeko: helburu honetarako IoM2040 pasabidea garatu dugu IoMBian software-arekin batera. Pasabide hau OT aldean OPC-UA, S7 eta Modbus TCP bidez komunika daiteke eta TI aldean MQTT bidez.

Datuak bistaratzeko eta gordetzeko plataforma: IIoT plataformatzat Thingsboard pro erabiliko dugu. Plataforma honen bidez gure datuen dashboard-ak garatu, alarmak sortu, prozesuetan eragin, etab. egin ditzakegu.

  • I.U.1 IoMBian sistema eragilea instalatu.
  • I.U.2 Datuak Thingsboard-era bidali IoMBian Node-RED erabiliz pasabide gisa.
  • I.U.3 Telemetriak eta dashboard-ak Thingsboard-en.
  • I.U.4 Thingsboard-en widget propioak garatu AA-ren laguntzarekin
  • I.U.5 Alarmak eta txostenak Thingsboard-en.
  • I.U.6 Orange Data Mining: Thingsboard-en gordetako datuetatik balio erantsia lortzeko tresna.

Metodologia

  • Ikastaroa elearning formatuan diseinatu da. Beraz, webminar-ak, entregagaiekin konbinatuko ditugu eta zalantzak foroaren bidez  edo bideokonferentzia-tresnen bidez argituko dira.
  • Ikastaroa emateko Moodle plataforma erabiliko dugu.
  • Webinar guztiak grabatu egingo dira gero offline ikusi ahal izateko.

Ebaluazioa

Ikastaroa gainditzeko erabiliko den irizpidea hau da: puntutan baloratuak egongo diren jardueren %90-a burutu beharko da.  Jarduera bakoitza era berean,  2 zatitan banatua egongo da: bat teorikoa eta beste bat praktikoa.

  • Online jardueren eduki teorikoa webinar bidez landuko da, ondoren saioen galderak eginez, ezagutzak finkatzeko. Parte-hartzailea adierazitako data eta ordutegian online konektatuta egon behar du.
  • Jardueren eduki praktikoa aldiz, kit batean oinarrituriko erronken bidez

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
  • Formakuntza hau hurrengo familietako irakasleeri zuzendua dago batez ere: ELEKTRIZITATE-ELEKTRONIKA, MEKATRONIKA eta INFORMATIKA
  • Elektrizitate-elektronika, automatizazioa, telekomunikazioak eta programazioari buruz oinarrizko ezagutzak behar dira.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
  • Izena emateko garaian ELEKTRIZITATE-ELEKTRONIKA, MEKATRONIKA eta INFORMATIKA familietako irakasleek izango dute lehentasuna.
  • Beste familietako irakasleak apuntatu daitezke ikastarora baina bakarrik matrikulatuak izango dira elektrizitate-elektronika eta informatika familietako irakasleekin ikasle kopurua ez bada betetzen.
  • Kontutan izan ikastaroa jarraitzeko oinarrizko ezagutza batzuk eskatzen direla.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.