EAEko Lanbide Heziketako irakasleei "Internet of Machines (IoM)" espezializaio-arloan lortutako ezagutza transferitzeko, eta etorkizunean pilotajeak sustatzeko, TKNIKAk ikastaro hau eskeintzen du:
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 4.00 | 04-06-2024 | 09:00 – 13:00 | Online |
| 2 | 4.00 | 06-06-2024 | 09:00 – 13:00 | Online |
| 3 | 4.00 | 11-06-2024 | 09:00 – 13:00 | Online |
| 4 | 4.00 | 13-06-2024 | 09:00 – 13:00 | Online |
| Ordu ez Presentzialak: 4.00 |
Konpetentziak
- Raspberry pi-an oinarritutako gateway industrial bat muntatu eta konfiguratzea.
- PLC batetik datuak biltzeko behar den arkitektura muntatzea, komunikazio industrialeko estandarrak erabiliz: OPC-UA, MQTT.
- Protokolo industrialen egitura eta ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzea.
- Node-REDen oinarrizko errutinak programatzen ikastea.
- MQTT protokoloaren egitura eta ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzea.
- Thingsboard-en ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzea: datuak bildu, prozesatu, bistaratu eta gailuak administratzeko kode irekiko IoT plataforma.
- Thingsboard-en widget propioak garatu AA-laguntzarekin.
- Node-RED Thingsboard-ekin konektatzen ikasi eta dashboard bat sortu datuak bistaratzeko.
- Orange Data Mining-ekin datuak aztertu erabaki egokiak hartzeko asmoarekin.
Edukiak
Ikastaro honetan ikusiko diren teknologiak eta tresnak etorkizuneko Internet of Machines proiektu pilotuetan erabiliko dira:
Industria kontrolagailuetatik datuak biltzeko: helburu honetarako IoM2040 pasabidea garatu dugu IoMBian software-arekin batera. Pasabide hau OT aldean OPC-UA, S7 eta Modbus TCP bidez komunika daiteke eta TI aldean MQTT bidez.
Datuak bistaratzeko eta gordetzeko plataforma: IIoT plataformatzat Thingsboard pro erabiliko dugu. Plataforma honen bidez gure datuen dashboard-ak garatu, alarmak sortu, prozesuetan eragin, etab. egin ditzakegu.
- I.U.1 IoMBian sistema eragilea instalatu.
- I.U.2 Datuak Thingsboard-era bidali IoMBian Node-RED erabiliz pasabide gisa.
- I.U.3 Telemetriak eta dashboard-ak Thingsboard-en.
- I.U.4 Thingsboard-en widget propioak garatu AA-ren laguntzarekin
- I.U.5 Alarmak eta txostenak Thingsboard-en.
- I.U.6 Orange Data Mining: Thingsboard-en gordetako datuetatik balio erantsia lortzeko tresna.
Metodologia
- Ikastaroa elearning formatuan diseinatu da. Beraz, webminar-ak, entregagaiekin konbinatuko ditugu eta zalantzak foroaren bidez edo bideokonferentzia-tresnen bidez argituko dira.
- Ikastaroa emateko Moodle plataforma erabiliko dugu.
- Webinar guztiak grabatu egingo dira gero offline ikusi ahal izateko.
Ebaluazioa
Ikastaroa gainditzeko erabiliko den irizpidea hau da: puntutan baloratuak egongo diren jardueren %90-a burutu beharko da. Jarduera bakoitza era berean, 2 zatitan banatua egongo da: bat teorikoa eta beste bat praktikoa.
- Online jardueren eduki teorikoa webinar bidez landuko da, ondoren saioen galderak eginez, ezagutzak finkatzeko. Parte-hartzailea adierazitako data eta ordutegian online konektatuta egon behar du.
- Jardueren eduki praktikoa aldiz, kit batean oinarrituriko erronken bidez
Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
- Formakuntza hau hurrengo familietako irakasleeri zuzendua dago batez ere: ELEKTRIZITATE-ELEKTRONIKA, MEKATRONIKA eta INFORMATIKA
- Elektrizitate-elektronika, automatizazioa, telekomunikazioak eta programazioari buruz oinarrizko ezagutzak behar dira.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
- Izen-emate ordena kontuan izango da.
- Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
- Izena emateko garaian ELEKTRIZITATE-ELEKTRONIKA, MEKATRONIKA eta INFORMATIKA familietako irakasleek izango dute lehentasuna.
- Beste familietako irakasleak apuntatu daitezke ikastarora baina bakarrik matrikulatuak izango dira elektrizitate-elektronika eta informatika familietako irakasleekin ikasle kopurua ez bada betetzen.
- Kontutan izan ikastaroa jarraitzeko oinarrizko ezagutza batzuk eskatzen direla.
Izen-emate datak eta informazioa
- Izen-emate epea: 2024-ko maiatzak 24 13:00-ak arte
- Matrikulazio epea: 2024-ko maiatzak 27 13:00-ak arte
Eman izena ikastaro honetan