EAEko Lanbide Heziketako irakasleei "Internet of Machines (IoM)" espezializaio-arloan lortutako ezagutza transferitzeko, eta etorkizunean pilotajeak sustatzeko, TKNIKAk ikastaro hau eskeintzen du:

Iraupena: 24.0 ordu
Lekua: ONLINE (Webinar)
Edukiera: 20 pertsonak
Hizkuntza Euskara
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 4.00 21-06-2022 09:00 – 13:00 ONLINE
2 2.00 22-06-2022 ETXEKO LANA
3 4.00 23-06-2022 09:00 – 13:00 ONLINE
4 2.00 24-06-2022 ETXEKO LANA
5 4.00 28-06-2022 09:00 – 13:00 ONLINE
6 2.00 29-06-2022 ETXEKO LANA
7 4.00 30-06-2022 09:00 – 13:00 ONLINE
8 2.00 01-07-2022 ETXEKO LANA
Ordu ez Presentzialak: 24

Konpetentziak

  • Raspberry pi-an oinarritutako gateway industrial bat muntatu eta konfiguratzea.
  • PLC batetik datuak biltzeko behar den arkitektura muntatzea, komunikazio industrialeko estandarrak erabiliz: OPC-UA, MQTT.
  • Protokolo industrialen egitura eta ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzea.
  • Node-REDen oinarrizko errutinak programatzen ikastea.
  • MQTT protokoloaren egitura eta ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzea.
  • Thingsboard-en ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzea: datuak bildu, prozesatu, bistaratu eta gailuak administratzeko kode irekiko IoT plataforma. Node-RED Thingsboard-ekin konektatzen ikasi eta dashboard bat sortu datuak bistaratzeko.

Edukiak

IoM espezializazio-arloan teknologia desberdinak probatu ondoren, ikastaro honetan aurkezten dizuegun teknologien ezagutza landu nahi dugu. Tresna hauek etorkizunean IoM-tik bultzatuko diren proiektu pilotuetan erabiliko dira:

  • Kontroladore industrialetatik informazioa jasotzeko: helburu honetarako IoM2040 Gateway-a garatu dugu IoMBian software distribuzioarekin batera. Gateway hau, OT aldean, OPC-UA, S7 eta Modbus TCP hitz egitekoa gai da eta IT aldean, MQTT.
  • Datuak gordetzeko eta bistaratzeko plataforma: IIoT Plataforma bezala Thingsboard pro erabiliko dugu. Plataforma honen bitartez gure datuen Dashboard-ak garatu ditzazkegu, alarmak sortu, prozesuan eragin , e.a.

IU.1 Gateway-ak eta datuen bilketarako arkitektura.
IU.2 Node-RED: kontzeptuak eta ariketak.
IU.3 MQTT protokoloa eta Node-REDekin lotura.
IU.4 OPC-UA protokoloa eta Node-REDekin lotura.
IU.5 IoT plataforma: Thingsboard.

Metodologia

Ikastaroa elearning formatuan diseinatu da. Beraz, webminar-ak, entregagaiekin konbinatuko ditugu eta zalantzak foroaren bidez  edo bideokonferentzia-tresnen bidez argituko dira.

Ikastaroa emateko Google-ek eskaintzen duen G Suite for education plataforma erabiliko dugu. Horretarako beharrezkoa da parte-hartzaile bakoitzak gmail kontu bat izatea (gmail kontu korporatiboek ez dute balio ).

Webinar guztiak grabatu egingo dira gero offline ikusi ahal izateko.

Ebaluazioa

Ikastaroa gainditzeko erabiliko den irizpidea hau da: puntutan baloratuak egongo diren jardueren %90-a burutu beharko da.  Jarduera bakoitza era berean,  2 zatitan banatua egongo da: bat teorikoa eta beste bat praktikoa.

  • Online jardueren eduki teorikoa webinar bidez landuko da, ondoren saioen galderak eginez, ezagutzak finkatzeko. Parte-hartzailea adierazitako data eta ordutegian online konektatuta egon behar du.
  • Jardueren eduki praktikoa aldiz, kit batean oinarrituriko erronken bidez

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
  • Formakuntza hau hurrengo familietako irakasleeri zuzendua dago batez ere: ELEKTRIZITATE-ELEKTRONIKA, MEKATRONIKA eta INFORMATIKA
  • Elektrizitate-elektronika, automatizazioa, telekomunikazioak eta programazioari buruz oinarrizko ezagutzak behar dira.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
  • Izena emateko garaian ELEKTRIZITATE-ELEKTRONIKA, MEKATRONIKA eta INFORMATIKA familietako irakasleek izango dute lehentasuna.
  • Beste familietako irakasleak apuntatu daitezke ikastarora baina bakarrik matrikulatuak izango dira elektrizitate-elektronika eta informatika familietako irakasleekin ikasle kopurua ez bada betetzen.
  • Kontutan izan ikastaroa jarraitzeko oinarrizko ezagutza batzuk eskatzen direla.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.