EAEko Lanbide Heziketako irakaleei Internet of Machines (IoM) espezializaio-arloan lortutako ezagutzaren zati bat transferitzeko, TKNIKAk honako trebakuntza hau eskeintzen du: Industrial IoT, ETEen datuak monitorizatzeko. Ikastaroaren helburu nagusia industria-prozesuen datuak erraz eta merke bildu eta aztertzeko tresnak erakustea da. Ezaugarri horiek direla eta, uste dugu hauetako tresna asko interesgarriak izan daitezkeela bai hezkuntzaren arloan, bai ETEen datuak biltzeko proiektuak garatzerako garaian.
| EGUNAK | ORDUAK | DATA | ORDUTEGIA | MODALITATEA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 4,00 | 01-06-2021 | 09:00-13:00 | Webinar |
| 2 | 4,00 | 03-06-2021 | 09:00-13:00 | Webinar |
| 3 | 4,00 | 08-06-2021 | 09:00-13:00 | Webinar |
| 4 | 4,00 | 10-06-2021 | 09:00-13:00 | Webinar |
| 5 | 4,00 | 15-06-2021 | 09:00-13:00 | Webinar |
| 6 | 4,00 | 17-06-2021 | 09:00-13:00 | Webinar |
| 7 | 4,00 | 22-06-2021 | 09:00-13:00 | Webinar |
| 8 | 4,00 | 24-06-2021 | 09:00-13:00 | Webinar |
| Ordu ez presentzialak: 16 |
Konpetentziak
- Raspberry pi-an oinarritutako gateway industrial bat muntatu eta konfiguratzea.
- PLC batetik datuak biltzeko behar den arkitektura muntatzea, komunikazio industrialeko estandarrak erabiliz: OPC-UA, Modbus.
- OPC-UA eta Modbus protokoloen egitura eta ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzea.
- Node-REDen oinarrizko errutinak programatzen ikastea.
- Node-REDen dashboard bat sortzen ikastea, datuak bistaratzeko.
- MQTT protokoloaren egitura eta ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzea.
- Thingsboard-en ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzea: datuak bildu, prozesatu, bistaratu eta gailuak administratzeko kode irekiko IoT plataforma.
- Node-RED Thingsboard-ekin konektatzen ikasi eta dashboard bat sortu datuak bistaratzeko.
Edukiak
IU.1 Gateway-ak eta datuen bilketarako arkitektura.
IU.2 Node-RED: kontzeptuak eta ariketak.
IU.3 Modbus protokoloa eta Node-REDekin lotura.
IU.4 OPC-UA protokoloa eta Node-REDekin lotura.
IU.5 MQTT protokoloa eta Thingsboard.
Metodologia
Ikastaroa elearning formatuan diseinatu da. Beraz, webminar-ak, entregagaiekin konbinatuko ditugu eta zalantzak foroaren bidez edo bideokonferentzia-tresnen bidez argituko dira.
Webinar guztiak grabatu egingo dira gero offline ikusi ahal izateko.
Ebaluazioa
Ikastaroa gainditzeko erabiliko den irizpidea hau da: puntutan baloratuak egongo diren jardueren %90-a burutu beharko da. Jarduera bakoitza era berean, 2 zatitan banatua egongo da: bat teorikoa eta beste bat praktikoa.
-Online jardueren eduki teorikoa webminar bidez landuko da, saioen ondoren galderak eginez, ezagutzak finkatzeko. Parte-hartzailea adierazitako data eta ordutegian online konektatuta egon beharko du.
-Jardueren eduki praktikoa aldiz kit batean oinarrituriko erronken bidez landuko da, bakoitzak bere etxean.
Baldintzak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
- Izen-emate ordena kontuan izango da.
- Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
- Izena emateko garaian ELEKTRIZITATE-ELEKTRONIKA eta INFORMATIKA familietako irakasleek izango dute lehentasuna.
- Beste familietako irakasleak apuntatu daitezke ikastarora baina bakarrik
matrikulatuak izango dira elektrizitate-elektronika eta informatika
familietako irakasleekin ikasle kopurua ez bada betetzen. - Kontutan izan ikastaroa jarraitzeko oinarrizko ezagutza batzuk eskatzen direla.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
- Izen-emate ordena kontuan izango da.
- Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
- Izen-emate epea: 2021(e)ko maiatzaren 16(a).
- Ebazpena 2021(e)ko maiatzaren 17(e)an, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan
onartua edo baztertua izan den.- Onartuta izan den pertsonak
matrikula online osatu behar du (komunikazio email berean adierazten
den estekan sartuz eta eskatzen diren datuak guztiak osatuz). - Matrikulazio epea: 2021 (e)ko maiatzaren 24(a).
- Onartuta izan den pertsonak
Eman izena ikastaro honetan