XPlanar Beckhoff-en lebitazio magnetikoko garraio-sistema adimenduna da, piezak edo produktuak kontakturik gabe eta software bidez guztiz malgu mugitzea ahalbidetzen duena. “Mover” bakoitza modu independentean kontrola daitekenez, ohiko garraio-sistemen mugak gainditzen ditu, eta mugimendu aurreratua, sinkronizazioa, orientazioa, ibilbide alternatiboak eta produktu-fluxuen kudeaketa sistema berean lantzeko aukera ematen du. Gainera, higadura, zarata eta mantentze-beharrak murrizten ditu; horregatik, bereziki egokia da automatizazio aurreratua, mekatronika eta Industria 4.0 irakasteko.
Iraupena:
30.0 ordu
Lekua:
Ikastaroaren edukiak online eta azken proiektua Tknikan
Edukiera:
20 pertsonak
Hizkuntza
Euskara
Ikasleekin proiektua garatzeko eguna adostuko da; egun horretan ikasleek Tknikara etorri beharko dute 5 orduz proiektua ekipo erreal batean garatzera.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| TKNIKAKO PROIEKTUA | 5.00 | Ikasleekin adostuko da | 09:00 – 14:00 | Presentziala |
| Ordu Ez Presentzialak: 25.00 |
Konpetentziak
- XPlanar sistemaren oinarri teknikoak eta funtzionamendua ulertu.
- TwinCAT ingurunea instalatzen eta prestatzen ikasi.
- XPlanar sistema bat XPlanar Configurator erabiliz konfiguratzeko oinarrizko gaitasunak eskuratu.
- XPlanar sistema baten simulazioa martxan jartzen jakin.
- Mover baten oinarrizko mugimenduak programatzen ikasi.
- Posizio-sekuentziak, dinamika eta abiadura aldaketak programatzeko gaitasuna garatu.
- Bi mover edo gehiagoren arteko sinkronizazioaren oinarriak ulertu eta aplikatzen jakin.
- Mover baten errotazioa eta mugimendu aurreratuak programatzen ikasi.
- Ikasitako kontzeptuak simulazio-proiektu batean integratzeko eta XPlanar erreal baterako prestatzeko gaitasuna eskuratu.
Metodologia
- Ikastaroa MOOC formatuan eskainiko da, eta edukiak modu irekian kontsultatu ahal izango dira, edukiak atalean dagoen estekaren bidez.
- Prestakuntza guztira 30 ordukoa izango da: 20 ordu online eta era asinkronoan, eta 10 ordu amaierako proiekturako.
- Ziurtagiria lortu nahi dutenek ebaluazio-baldintzak bete beharko dituzte, eta amaierako proiektuaren parte praktikoa Tknikan egingo dute.
Ebaluazioa
Ikastaroa behar bezala gainditzeko, proposatutako jarduera, ariketa eta amaierako proiektua osatzea nahitaezkoa izango da. Ziurtagiria lortzeko, gainera, ikastaroaren gutxienez %80 bete beharko da, bai edukien jarraipenean, bai galdetegien eta bidalketen entregan.
Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxe bateko irakaslea izatea.
- Formakuntza hau bereziki honako arlo hauetako irakasleei zuzenduta dago: Elektrizitate-Elektronika, Mekatronika, Instalazio eta Mantentze-lanak, Fabrikazio Mekanikoa, Automatizazioa eta Informatika.
- Gomendagarria da automatizazioari, PLC programazioari, mugimendu-kontrolari eta industria-inguruneei buruzko oinarrizko ezagutzak izatea.
- Era berean, lagungarria izango da TwinCAT edo antzeko programazio-inguruneekin aurretiazko esperientzia izatea, nahiz eta ez izan ezinbestekoa.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, parte-hartzaileen hautaketa ondoko irizpideen arabera egingo da:
- Izen-emate ordena hartuko da kontuan
- Ikastetxe desberdinetako parte-hartzaileen presentzia orekatzea lehenetsiko da
- Lehentasuna izango dute Elektrizitate-Elektronika, Mekatronika, Instalazio eta Mantentze-lanak, Fabrikazio Mekanikoa, Automatizazioa eta Informatika arloetako irakasleek
- Beste arlo batzuetako irakasleek ere izena eman ahal izango dute, baina matrikulazioa lehentasunezko arloetako eskaera bete ondoren egingo da, plazak libre geratzen badira
- Kontuan hartu behar da ikastaroa jarraitzeko automatizazioari, PLC programazioari, mugimendu-kontrolari eta industria-inguruneei buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendagarria dela
Izen-emate datak eta informazioa
- Izen-ematea: Irekia egongo da eta demandaren arabera kudeatuko dugu
Eman izena ikastaro honetan
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.