Transferentzia honetan biki digitalak sortzeko hainbat tresna aztertuko ditugu eta beraiekin sortutako proiektuak aurkeztuko dira. Transferentzia honen helburua tresna hauen abantailak eta desabantailak aztertzea izango da eta irakasle ezberdinen esperientzia ezagutzea.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 4.50 | 18-06-2024 | 09:00 – 13:30 | Online |
| Ordu ez Presentzialak: 0 |
Konpetentziak
- Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT), modelizazioa eta simulazioa eta datuen analisia ezagutzea.
- Biki digitalak sortzeko eta kudeatzeko software espezializatua erabiltzeko trebetasunak, hala nola, IoT plataformak, industria-kontrol-sistemak eta simulazio-softwarea.
- Biki digitalenen printzipioak eta metodologiak ulertzea, hala nola aktibo fisikoen eta prozesuen irudikapena ingurune birtualetan.
- Biki digitalak erabiliz, sistema industrial eta operatiboen errendimendua optimizatzeko eta hobetzeko trebetasun analitikoak eta arazoak konpontzeko gaitasunak garatzea.
- Biki Digitalak hainbat industriatan, hala nola manufakturan, energian, garraioan eta logistikan, aplikatzen ezagutzea, lan-testuinguru desberdinetara hartzea eta egokitzea errazteko.
Edukiak
Industria 4.0 kontzeptuak aldaketa handiak suposatzen ditu industria eta hezkuntza arloan. Bere helburu nagusiak ekoizpen-prozesuak optimizatzea eta jasangarritasuna areagotzea dira, fabrikazioaren digitalizazioaren bitartez, lehiakortasuna lortzeko eta bezeroari zuzendutako ekoizpena ezartzeko. Paradigma berri honekin sortzen diren agertokiek teknologia berritzaile batzuen integrazioa eskatzen dute OT zein IT zatietan. Profilek eta lantaldeek diziplina anitzekoak izan behar dute eta arlo bakoitzaren beharrak eta helburuak ondo ezagutu behar dituzte. Paradigma aldaketa honetan, 4.0 Industrian Digital Twin bezala ezagutzen diren prozesuen birtualizazioak eta simulazioak garrantzi handia du.
Digital Twin kontzeptua lantzen ari garen garai honetan, irakasleen eskakizun bat zentroan dauden ekipamenduetara egokitutako biki digitalak sortzea izan da. Ildo horretatik, teknologia desberdinak probatu ostean, transaferentzia honetan aurkezten dizkizuegu gure emaitzak. Honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, ekainaren 18an 9:00etan antolatu dugun webinarrera gonbidatzen zaitugu. Honako edukiak landuko dira:
IKASTAROAREN EDUKIAK:
1. Sarrera (9:00-9:30)
-
Aurkezlea: Aitor Otaño
-
Iraupena: 30 minutu
-
Edukiak:
-
Ongi etorria
-
Egindako ibilbidearen laburpena.
-
2. Proiektuen Aurkezpenak (9:30-11:00)
-
Simumatik – Bidebieta (9:30-10:00)
-
Proiektua: ARI zikloko birtualizazioa, Biki Digitalen bitartez, LHIIrentzat (BIRTLH)
-
Aurkezlea: Aitor Bereziartua eta Albaro Etxarte
-
Iraupena: 30 minutu
-
Edukia: Proiektuaren azalpena.
-
-
Simumatik – Usurbil (10:00-10:30)
-
Proiektua: 4.0 Zelularen biki digitala
-
Aurkezlea: Josu Alonso eta Isabel Sainz
-
Iraupena: 30 minutu
-
Edukia: Proiektuaren azalpena
-
-
Siemens NX-Simit – Miguel Altuna-Eibar (10:30-11:00)
-
Proiektua: Tailerreko baliabideak 4.0-industriarantz biki digitalen laguntzaz
-
Aurkezlea: Gilen Santiso, Alaitz Cristobal eta Asier Uskola
-
Iraupena: 30 minutu
-
Edukia: Proiektuaren azalpena
-
DESKANTSUA (11:00-11:30)
3. Tresnaren erabilera klasean (11:30-12:00)
-
Aurkezlea: Igor Azkarate
-
Iraupena: 30 minutu
-
Edukiak:
-
Tresnaren erabilgarritasuna irakaskuntzan, frogetan eta ikerketan.
-
Erabilitako tresnak: Simumatik eta Factory IO.
-
Modeloak eta konparaketak.
-
4. Bideojokutik Biki digitalera (12:00-12:30)
-
Aurkezlea: Aimar Lasa
-
Iraupena: 30 minutu
-
Edukiak:
-
Testuingurua eta teknika azterketak.
-
Open industry proiektua.
-
Tresnak: Unity, Godot.
-
Ondorioak eta erreferentziak.
-
5. Machines Simulator (12:30-13:00)
-
Aurkezlea: Aimar Lasa eta Igor Azkarate
-
Iraupena: 30 minutu
-
Edukia: Unity-n oinarritutako tresna.
6. Galderak eta zalantzak (13:00-13:30)
Metodologia
Aurkezpena
Ebaluazioa
Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
Baldintzak
Interesa duen orok parte hartu ahal izango du
Hautaketa irizpideak
Kopurua bete arte
Izen-emate datak eta informazioa
Izen emate epea: 2024ko ekainak 17
Eman izena ikastaro honetan