EAEko Lanbide Heziketako irakasleei Internet of Machines (IoM) espezializazioaren arloan lortutako ezagutzaren zati bat transferitzeko, TKNIKAk trebakuntza hau eskaintzen du: Biki digitalak, automatizazio-proiektuak birtualki abiaraztea (Virtual Commissioning). Ikastaroaren helburu nagusia industria-prozesuak modu birtualean abiarazteko erabil daitezkeen tresnak erakustea da.

Iraupena: 36.00 ordu
Lekua: TKNIKA-ONLINE
Edukiera: 20 pertsonak
Hizkuntza Euskara

FASEA/K ORDUA/K DATA ORDUTEGIA MOTA
1 4,00 09-03-2021 09:30-13:30 Webinar
2 4,00 11-03-2021 09:30-13:30 Webinar
3 4,00 16-03-2021 09:30-13:30 Webinar
4 4,00 18-03-2021 09:30-13:30 Webinar
5 4,00 23-03-2021 09:30-13:30 Webinar
6 4,00 25-03-2021 09:30-13:30 Webinar
Ordu ez Presentzialak: 12

Konpetentziak

GAITASUN TEKNIKOAK:

1.     Testu egituratuan oinarritutako lengoaian PLCrako programak garatzea.

2.     Soluzio automatizatu baten funtzionalitate bakoitzarentzat PLC programazio lengoaia egokiena aukeratzea.

3.     Sistema industrialetan eta automatizazio edukien irakaskuntzan emulazioaren / biki digitalen erabileraren onurak ezagutzea.

4.     PLCa (erreala zein birtuala) eta biki digitala komunikatzeko konfigurazioa ezagutzea, OPC UA estandarrean oinarritua.

5.     PLCan oinarritutako automatismoen garapena eta martxan-jartze birtuala (virtual commissioning) egitea, biki digital baten laguntzaz eta software-in-the-loop eran.

6.     Ekoizlearekiko independentea den interfaze grafiko batean roboten programazioa.

7.     PLC eta robotean oinarritutako sistemen integrazio eta martxa-jartze birtuala (virtual commissioning).

 

Edukiak

IU.1 PLC-ak programatzeko goi-mailako hizkuntza: Testu Egituratua (ST)

IU.2 Biki digitalak garatzeko tresnak: Simumatik platform eta Factory I/O.

IU.3 Robot simuladoreak: Robo DK.

 

 

Metodologia

Ikastaroa elearning formatuan diseinatu da. Beraz, webminar-ak, entregagaiekin konbinatuko ditugu eta zalantzak foroaren bidez  edo bideokonferentzia-tresnen bidez argituko dira.

Ikastaroa emateko Moodle plataforma erabiliko dugu Google-ek eskaintzen dituen hainbat tresnekin konbinatuz (Google Meet eta Drive). Webinar guztiak grabatu egingo dira gero offline ikusi ahal izateko.

 

 

Ebaluazioa

Ikastaroa gainditzeko erabiliko den irizpidea hau dapuntutan baloratuak egongo diren jardueren %90-a burutu beharko da.  Jarduera bakoitza era berean,  2 zatitan banatua egongo da: bat teorikoa eta beste bat praktikoa.
-Online jardueren eduki teorikoa webminar bidez landuko da, saioen ondoren galderak eginez, ezagutzak finkatzeko. Parte-hartzailea, adierazitako data eta ordutegian online konektatuta egon beharko du.
-Jardueren eduki praktikoa aldiz software pakete batean oinarrituriko erronken bidez landuko da,  bakoitzak bere etxean.

Baldintzak

      • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.

      • Formakuntza hau hurrengo familietako irakasleeri zuzendua dago batez ere: ELEKTRIZITATE-ELEKTRONIKA, MANTENIMENDUA (MEKATRONIKA) eta INFORMATIKA 

Ikastaroan parte hartzeko derrigorrezkoak izango dira oinarrizko ezagutza hauek izatea:

    • PLC-en oinarrizko programazioan aritu izana: 

      • Ladder hizkuntzan programatzen.

      • PLC programa baten egitura ezagutzea.

      • Memoria guneak.

      • Scan ziklo kontzeptua ezagutzea.

    • Komenigarria litzateke ere:

      • Siemens garapen ingurua ezagutzea (TIA portal).

      • Robotikako oinarrizko kontzeptuak izatea edo robotekin aritu izana.

    • Ikastaroa ondo jarraitzeko ordenagailuaren pantailaz gain, beste 2. pantaila bat izatea komeni da. 

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

  • Izen-emate ordena kontuan izango da.

  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

  • Izena emateko garaian ELEKTRIZITATE-ELEKTRONIKA, MEKATRONIKA eta INFORMATIKA familietako irakasleek izango dute lehentasuna.

  • Beste familietako irakasleak apuntatu daitezke ikastarora baina bakarrik matrikulatuak izango dira elektrizitate-elektronika, mekatronika eta informatika familietako irakasleekin ikasle kopurua ez bada betetzen.

  • Kontutan izan ikastaroa jarraitzeko oinarrizko ezagutza batzuk eskatzen direla.

 

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.