EAEko Lanbide Heziketako irakasleei Internet of Machines (IoM) espezializazioaren arloan lortutako ezagutzaren zati bat transferitzeko, TKNIKAk trebakuntza hau eskaintzen du: Biki digitalak, automatizazio-proiektuak birtualki abiaraztea (Virtual Commissioning). Ikastaroaren helburu nagusia industria-prozesuak modu birtualean abiarazteko erabil daitezkeen tresnak erakustea da.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 4,00 | 09-03-2021 | 09:30-13:30 | Webinar |
| 2 | 4,00 | 11-03-2021 | 09:30-13:30 | Webinar |
| 3 | 4,00 | 16-03-2021 | 09:30-13:30 | Webinar |
| 4 | 4,00 | 18-03-2021 | 09:30-13:30 | Webinar |
| 5 | 4,00 | 23-03-2021 | 09:30-13:30 | Webinar |
| 6 | 4,00 | 25-03-2021 | 09:30-13:30 | Webinar |
| Ordu ez Presentzialak: 12 |
Konpetentziak
GAITASUN TEKNIKOAK:
1. Testu egituratuan oinarritutako lengoaian PLCrako programak garatzea.
2. Soluzio automatizatu baten funtzionalitate bakoitzarentzat PLC programazio lengoaia egokiena aukeratzea.
3. Sistema industrialetan eta automatizazio edukien irakaskuntzan emulazioaren / biki digitalen erabileraren onurak ezagutzea.
4. PLCa (erreala zein birtuala) eta biki digitala komunikatzeko konfigurazioa ezagutzea, OPC UA estandarrean oinarritua.
5. PLCan oinarritutako automatismoen garapena eta martxan-jartze birtuala (virtual commissioning) egitea, biki digital baten laguntzaz eta software-in-the-loop eran.
6. Ekoizlearekiko independentea den interfaze grafiko batean roboten programazioa.
7. PLC eta robotean oinarritutako sistemen integrazio eta martxa-jartze birtuala (virtual commissioning).
Edukiak
IU.1 PLC-ak programatzeko goi-mailako hizkuntza: Testu Egituratua (ST)
IU.2 Biki digitalak garatzeko tresnak: Simumatik platform eta Factory I/O.
IU.3 Robot simuladoreak: Robo DK.
Metodologia
Ikastaroa elearning formatuan diseinatu da. Beraz, webminar-ak, entregagaiekin konbinatuko ditugu eta zalantzak foroaren bidez edo bideokonferentzia-tresnen bidez argituko dira.
Ikastaroa emateko Moodle plataforma erabiliko dugu Google-ek eskaintzen dituen hainbat tresnekin konbinatuz (Google Meet eta Drive). Webinar guztiak grabatu egingo dira gero offline ikusi ahal izateko.
Ebaluazioa
Baldintzak
-
-
-
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
-
Formakuntza hau hurrengo familietako irakasleeri zuzendua dago batez ere: ELEKTRIZITATE-ELEKTRONIKA, MANTENIMENDUA (MEKATRONIKA) eta INFORMATIKA
-
-
Ikastaroan parte hartzeko derrigorrezkoak izango dira oinarrizko ezagutza hauek izatea:
-
-
PLC-en oinarrizko programazioan aritu izana:
-
Ladder hizkuntzan programatzen.
-
PLC programa baten egitura ezagutzea.
-
Memoria guneak.
-
Scan ziklo kontzeptua ezagutzea.
-
-
-
-
Komenigarria litzateke ere:
-
Siemens garapen ingurua ezagutzea (TIA portal).
-
Robotikako oinarrizko kontzeptuak izatea edo robotekin aritu izana.
-
-
-
-
Ikastaroa ondo jarraitzeko ordenagailuaren pantailaz gain, beste 2. pantaila bat izatea komeni da.
-
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
-
Izen-emate ordena kontuan izango da.
-
Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
-
Izena emateko garaian ELEKTRIZITATE-ELEKTRONIKA, MEKATRONIKA eta INFORMATIKA familietako irakasleek izango dute lehentasuna.
-
Beste familietako irakasleak apuntatu daitezke ikastarora baina bakarrik matrikulatuak izango dira elektrizitate-elektronika, mekatronika eta informatika familietako irakasleekin ikasle kopurua ez bada betetzen.
-
Kontutan izan ikastaroa jarraitzeko oinarrizko ezagutza batzuk eskatzen direla.
Izen-emate datak eta informazioa
-
-
-
Izen-emate epea: 2021(e)ko otsailaren 28(a)
-
Ebazpena: 2021 (e)ko martxoaren 02(e)an, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan onartua edo baztertua izan den.
-
Onartuta izan den pertsonak matrikula online osatu behar du (komunikazio email berean adierazten den estekan sartuz eta eskatzen diren datuak guztiak osatuz).
-
Matrikulazio epea: 2021 (e)ko martxoaren 05(a)
-
-
-
Eman izena ikastaro honetan