Gero eta digitalizatuagoa den mundu honetan, informazioaren eta komunikazioaren teknologietan (IKT) oinarritzen diren zerbitzuen jarraitasuna funtsezkoa da erakundeen funtzionamendu egokia bermatzeko. Lanbide Heziketako ikastetxeak ez dira salbuespena, eta gero eta gehiago daude IKTen menpe beren prestakuntza programen garapenean. Imajinatzen duzu prestakuntzarako datu kritikoak galtzea ala, akats baten ondorioz, ikaskuntza-prozesua etetea? Egoera horiek saihesteko eta azpiegitura digital erresilienteak izateko garrantzitsua da IKTen Jarraitasun Plana izatea. Ikastaro honetan ikastetxeko plana garatzeko beharrezko informazioa eskuratuko duzu eta denon artean gure zalantza eta hausnarketak elkarbanatzeko aukera izango dugu.

Iraupena: 1.0 ordu
Lekua: Online
Edukiera: 300 pertsonak
Hizkuntza Euskara
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 1.00 11-05-2023 09:30 – 10:30 ONLINE
Ordu ez Presentzialak: 1.00

Konpetentziak

IKT jarraitasun planari buruzko oinarrizko informazioa jasoko du ikasleak. Hurrengo ikastaroetan sakontzeko beharrezko informazioa emango da.

Edukiak

Maiatzak 11, osteguna (ONLINE saioa)

  • Zer da IKT jarraitasun plana?
  • Zertarako da beharrezkoa?
  • Lanbide Heziketako eraldaketa digitala eta IKT jarraitasun plana
  • Oinarri gisa erabil daiteken ereduaren aurkezpena

OHARRA: sarrerako hitzaldi honen jarraipena izango den ikastaro presentzial bat proposatzen dugu maiatzak 18an

Metodologia

Online aurkezpena

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:

– Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

Lanbide Heziketako ikastetxean “rol digitala” izatea (ikastetxeko Eraldi taldeko partaide izatea).

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:


– Ikastetxe bakoitzetik gehienez 2 pertsonak partehartzea lehenetsiko da.
– Izen-emate ordena kontuan izango da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.