Ikastaro hau Ikasenpresa programan parte hartzen duen Lanbide Heziketako irakaslegoari zuzenduta dago.

Iraupena: 20.0 ordu
Lekua: on line,
Edukiera: 25 pertsonak
Hizkuntza Euskara
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 3.00 20-09-2022 15:00 – 18:00 Presentziala
2 3.00 27-09-2022 15:00 – 18:00 Presentziala
3 3.00 11-10-2022 15:00 – 18:00 Presentziala
4 3.00 25-10-2022 15:00 – 18:00 Presentziala
5 3.00 08-11-2022 15:00 – 18:00 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 5.00

Konpetentziak

  • Ikasenpresako hiru erronkak ezagutzea eta Ekingune plataforma erabiltzen ikastea. .

  • Enpresa bat existitzeko arrazoia ulertzea. Idea bat negozio bihurtzeko eman beharreko pausuak eta logika ulertzea.

  • Negozio ideia eta negozio eredua lantzeko dinamikak aurrera eramaten ikastea, ikasgelan saioak errazteko eta ikasleak gidatu ahal izateko.

  • Marketin eta komertzializazioarekin erlazionatutako funtsezko ezaugarriak ezagutzea, irakaslegoari negozio ideia merkaturatzen lagundu ahal izateko dinamikak garatzen ikasiz.

Edukiak

5 saio izango dira, lehengo saioa presentziala izango da eta beste laurak saio sinkronoak izango dira eta beste 5 ordu saio asinkronoetan egiteko lanak izango dira. Saioen egitura Ikasenpresako hiru erronketan oinarrituta egongo da.

 1. Saioa: Negozio ideiak sortzeko dinamikak. Ikasenpresa eta baliabideak. Ekingune plataforma. (Presentziala)

2. Saioa: Negozio ereduen diseinua.
(online)

3. Saioa: Merkatu Ikerketarekin eta salmenta punturekin erlazionatutako eredu eta dinamikak (online)

4. saioa: Finantzak,  Gizarte ekonomia. (online)

5.saioa: Izapide administratiboak+proiektuen aurkezpena

Metodologia

Gure metodologia ekintzan eta praktikan oinarritzen da. Oinarrizko premisa eginez ikastea da. Bideratzaile gisa, parte-hartzaileak motibatzen eta aholkatzen ditugu, beren ikaskuntzaren eta prozesuaren zentroaren ardura duten gizabanako bihur daitezen. 

Ebaluazioa

Ebaluaketarako
honako irizpideak jarraituko dira:

 

  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

 

  • Saio asinkronoetako lanak burutu beharko dira.

 

Baldintzak

·
EAEko Lanbide Heziketako Ikastetxeko irakaslea izatea

·
 Ikasenpresako
irakaslea izatea

Hautaketa irizpideak

Izen-emate
kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz
aukeraketa egingo da:

  • Izen emate ordena kontuan
    hartuko da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona
    baten partaidetza lehenetsiko da.
  • Aurrez “Ikastraining I:
    ekintzaile dinamizatzailea, Ikasenpresa Programa” formakuntza egin
    duten pertsonik ez da onartuko ikastaroan.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.