Ikastraining I Ikasenpresa programan hasi berriak diren Lanbide Heziketako irakasleentzat zuzenduta dagoen formakuntza da. Ikasenpresa, heziketa proiektu berritzailea da eta Enpresa eta Ekimen Sortzailea moduluaren bitartez ekintzaileen gaitasunak eskuratzeko sortua dago. Horretarako erabiltzen den metodologia aktiboa da, berritzailea eta bereziki praktikoa. Ekintzailetza Euskal Lanbide Heziketako zutabeetako bat da eta gaur egun bai lan merkatuan bai eta bizitzako edozein arlotan pertsonek garatu beharreko gaitasuna da: aldaketaren bultzatzailea, berrikuntzaren bultzatzailea, helburuak argi dituena eta arrakasta lortzeko behar duen motibazioa duena.
| FASE/S | HORA/S | FECHA | HORARIO | TIPO |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 4.00 | 17-06-2024 | 09:00 – 13:00 | Presentziala |
| 2 | 4.00 | 18-06-2024 | 09:00 – 13:00 | Presentziala |
| 4 | 4.00 | 19-06-2024 | 09:00 – 13:00 | Presentziala |
| 4 | 4.00 | 20-06-2024 | 09:00 – 13:00 | Presentziala |
| Ordu ez presentzialak: 4.00 |
Konpetentziak
- FP Euskadi ikaskuntza-ereduaren ezaugarriak ulertzea.
- Ikasleen ikaskuntza diseinatzea FP Euskadi ikaskuntza ereduan oinarritutako erronkak ulertuz.
- Irakasle bezala ekintzailetza garatzea.
- Enpresa bat sortzeko arrazoia ulertzea eta etorkizunean lan munduratzearen aukera bat bezala ulertzea.
Edukiak
- Negozio Ideia sortzeko Dinamikak. Ikasenpresa eta baliabideak.
- Merkatu Ikerketa eta salmenta puntuarekin erlazionatutako eredu eta dinamikak.
- Finantzak. Gizarte ekonomia.
- Izapide administratiboak eta proiektuen aurkezpena.
Metodologia
- Modalitate erdipresentziala.
- Metodologia aktibo-kolaboratiboa.
Ebaluazioa
- Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
- Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea.
- Ikastaroan modu aktiboan parte hartzea eta jarduera guztiak entregatzea.
Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
- Ikasenpresako irakaslea izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
- Ikaskuntza Koordinatzaile programan parte hartzen duten zentroei lehentasuna emango zaie.
- Izen emate ordena kontutan hartuko da.
- LHko ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko oreka mantenduko da.
Izen-emate datak eta informazioa
Izen-emate epea: 2024ko ekainaren 13ra arte.
Ebazpena: 2024ko ekainaren 14an, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan onartua edo baztertua izan den
Eman izena ikastaro honetan
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.