Ikastaro hau Ikasenpresa programan parte hartzen duen Lanbide Heziketako  irakaslegoari zuzenduta dago.

Iraupena: 20.00 ordu
Lekua: Tknika eta online
Edukiera: 20 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA ORDUTEGIA MOTA
1 4,00 29-09-2020 15:30-19:30 Presentziala

Tknika

2 4,00 06-10-2020 15:30-19:30 WEBINAR*
3 4,00 13-10-2020 15:30-19:30 WEBINAR*
4 4,00 20-10-2020 15:30-19:30 WEBINAR*
5 4,00 27-10-2020 15:30-19:30 Presentziala

Tknika

Ordu ez Presentzialak: 0

WEBINAR: parte-hartzaileak adierazitako data eta ordutegian online kontektatua egon behar du.

Konpetentziak

Irakasleak prestatzea esperientzian oinarritutako dinamika eta jardueren bidez ikasleen artean ekintzailetza gaitasunak sustatzeko.

Enpresa bat existitzeko arrazoia ulertzea. Idea bat negozio bihurtzeko eman beharreko pausuak eta logika ulertzea.

Negozio ideia eta negozio eredua lantzeko dinamikak aurrera eramaten ikastea, ikasgelan saioak errazteko eta ikasleak gidatu ahal izateko.

Marketin eta komertzializazioarekin erlazionatutako funtsezko ezaugarriak ezagutzea, irakaslegoari negozio ideia merkaturatzen lagundu ahal izateko dinamikak garatzen ikasiz.

Programazioa ezagutzea eta Ekingune plataforma erabiltzen ikastea. Gizarte ekonomia eta forma juridikoen erronka lantzea.

Edukiak

1. Saioa: Negozio ideiak sortzeko dinamikak. Ikasenpresa (Tknika)

2. Saioa: Negozio ereduen diseinua (Webinar online)

3. Saioa: Marketingarekin erlazionatutako eredu eta dinamikak (Webinar online)

4. saioa: Finantzak,  Gizarte ekonomia  (Webinar online)

5. Saioa: Proyektuen aurkezpena eta Ekingune plataforma (Tknika)

Metodologia

Formakuntza honen
metodologia akzioan eta praktikan oinarrituta dago, eginez ikastea bilatzen da.
Dinamizatzaile bezala, partehartzaileak motibatu eta aholkatzen ditugu euren ikasketa prozesuan ardur a hartzeko eta prozesu honen zentru bihurtzeko.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:

  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

  •               EAEko Lanbide Heziketako Ikastetxeko irakaslea izatea

  •              Ikasenpresako irakaslea izatea

 

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

  • Izen emate ordena kontuan hartuko da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partaidetza lehenetsiko da.
  • Aurrez “Ikastraining I: ekintzaile dinamizatzailea, Ikasenpresa Programa” formakuntza egin duten pertsonik ez da onartuko ikastaroan.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.