Ikastaro hau Ikasenpresa programan parte hartzen duen Lanbide Heziketako irakaslegoari zuzenduta dago.

Iraupena: 20.00 ordu
Lekua: LHII MIGUEL ALTUNA CIFP (Bergara)
Edukiera: 25 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
14,0024-09-201915:30-19:30Presentziala
24,0001-10-201915:30-19:30Presentziala
34,0008-10-201915:30-19:30Presentziala
44,0015-10-201915:30-19:30Presentziala
54,0021-10-201915:30-19:30Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

  • Irakasleak prestatzea esperientzian oinarritutako dinamika eta jardueren bidez ikasleen artean ekintzailetza gaitasunak sustatzeko.
  • Enpresa bat existitzeko arrazoia ulertzea. Idea bat negozio bihurtzeko eman beharreko pausuak eta logika ulertzea.
  • Negozio ideia eta negozio eredua lantzeko dinamikak aurrera eramaten ikastea, ikasgelan saioak errazteko eta ikasleak gidatu ahal izateko.
  • Marketin eta komertzializazioarekin erlazionatutako funtsezko ezaugarriak ezagutzea, irakaslegoari negozio ideia merkaturatzen lagundu ahal izateko dinamikak garatzen ikasiz.
  • Programazioa ezagutzea eta Ekingune plataforma erabiltzen ikastea. Gizarte ekonomia eta forma juridikoen erronka lantzea.

Edukiak

1. Saioa: Negozio ideiak sortzeko dinamikak.
2. Saioa: Negozio ereduen diseinua.
3. Saioa: Enpresa ereduen prototipazioa
4. saioa: Marketingarekin erlazionatutako eredu eta dinamikak.
5. Saioa: Finantzak,  Gizarte ekonomia eta Ekingune plataforma.

Metodologia

 Formakuntza honen metodologia akzioan eta praktikan oinarrituta dago, eginez ikastea bilatzen da. Dinamizatzaile bezala, partehartzaileak motibatu eta aholkatzen ditugu euren ikasketa prozesuan ardura hartzeko eta prozesu honen zentru bihurtzeko. 

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
  • Ikasenpresako irakaslea izatea

Hautaketa irizpideak

Izena eman dutenen kopurua aurreikusitako plazen kopurua baino handiagoa baldin bada, honako irizpideak jarraituz, pertsonen arteko aukeraketa bat burutuko da:

  • Izen emate ordena kontuan hartuko da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partaidetza lehenetsiko da.
  • Aurrez "Ikastraining I: ekintzaile dinamizatzailea, Ikasenpresa Programa" formakuntza egin duten pertsonik ez da onartuko ikastaroan.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.