Ikastaro hau Ikasenpresa programan parte hartzen duen Lanbide Heziketako irakaslegoari zuzenduta dago.
Iraupena:
20.00 ordu
Lekua:
CIFP IURRETA LHII
Edukiera:
25 pertsonak
Hizkuntza
Gaztelania
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 5,00 | 10-06-2019 | 09:00-14:00 | Presentziala |
| 2 | 5,00 | 11-06-2019 | 09:00-14:00 | Presentziala |
| 3 | 5,00 | 12-06-2019 | 09:00-14:00 | Presentziala |
| 4 | 5,00 | 13-06-2019 | 09:00-14:00 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 0 |
Konpetentziak
- Irakasleak
prestatzea esperientzian oinarritutako dinamika eta jardueren bidez
ikasleen artean ekintzailetza gaitasunak sustatzeko.
- Enpresa bat existitzeko
arrazoia ulertzea. Idea bat negozio bihurtzeko eman beharreko pausuak eta
logika ulertzea.
- Negozio ideia eta negozio
eredua lantzeko dinamikak aurrera eramaten ikastea, ikasgelan saioak
errazteko eta ikasleak gidatu ahal izateko.
- Marketin eta
komertzializazioarekin erlazionatutako funtsezko ezaugarriak ezagutzea,
irakaslegoari negozio ideia merkaturatzen lagundu ahal izateko dinamikak
garatzen ikasiz.
- Programazioa ezagutzea eta Ekingune
plataforma erabiltzen ikastea. Gizarte ekonomia eta forma juridikoen
erronka lantzea.
Edukiak
- 1. saioa: Negozio ideiak sortzeko dinamikak.
- 2. saioa:
Negozio ereduen diseinua
- 3. saioa: Marketingarekin erlazionatutako eredu eta dinamikak
- 4. Saioa: Programazioa, Ekingune plataforma eta Gizarte ekonomia.
Metodologia
Formakuntza honen metodologia akzioan eta praktikan oinarrituta dago, eginez ikastea bilatzen da. Dinamizatzaile bezala, partehartzaileak motibatu eta aholkatzen ditugu euren ikasketa prozesuan ardura hartzeko eta prozesu honen zentru bihurtzeko.Ebaluazioa
Ebaluaketarako
honako irizpideak jarraituko dira:
- Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
Baldintzak
EAEko Lanbide Heziketaren Sailburuordetzaren menpe dagoen LH ikastetxe bateko irakaslea izan behar du.
Ikasenpresa programan irakasle izatea.
Hautaketa irizpideak
Izena eman dutenen kopurua
aurreikusitako plazen kopurua baino handiagoa baldin bada, honako irizpideak
jarraituz, pertsonen arteko aukeraketa bat burutuko da:
- Izen emate ordena kontuan
hartuko da.
- Ikastetxe bakoitzeko pertsona
baten partaidetza lehenetsiko da.
- Aurrez "Ikastraining I:
ekintzaile dinamizatzailea, Ikasenpresa Programa" formakuntza
egin duten pertsonik ez da onartuko ikastaroan.
Izen-emate datak eta informazioa
- Izen-emate epea: 2019ko ekainaren 3a.
- Ebazpena:
2019ko ekainaren 4ean, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan
onartua edo baztertua izan den.
- Onartuta izan den pertsonak matrikula online osatu behar du (komunikazio email berean adierazten den estekan sartuz eta eskatzen diren datuak guztiak osatuz).
- Matrikulazio epea: 2019ko ekainaren 7a.
Eman izena ikastaro honetan
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.