Ikastaro hau Ikasenpresa programan parte -hartzen duen Lanbide Heziketako irakaslegoari zuzenduta dago.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 5,00 | 11-06-2018 | 09:00-14:00 | Presentziala |
| 2 | 5,00 | 12-06-2018 | 09:00-14:00 | Presentziala |
| 3 | 5,00 | 13-06-2018 | 09:00-14:00 | Presentziala |
| 4 | 5,00 | 14-06-2018 | 09:00-14:00 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 0 |
Konpetentziak
- Irakasleak prestatzea esperientzian oinarritutako dinamika eta jardueren bidez ikasleen artean ekintzailetza gaitasunak sustatzeko.
- Enpresa bat existitzeko arrazoia ulertzea. Idea bat negozio bihurtzeko eman beharreko pausuak eta logika ulertzea.
- Negozio ideia eta negozio
eredua lantzeko dinamikak aurrera eramaten ikastea, ikasgelan saioak errazteko eta ikasleak gidatu ahal izateko. - Marketin eta komertzializazioarekin erlazionatutako funtsezko ezaugarriak ezagutzea, irakaslegoari negozio ideia merkaturatzen lagundu ahal izateko dinamikak garatzen ikasiz.
- Enpresa baten jarduera ekonomiko finantzarioaren funtzesko ezaugarriak eta forma juridiko ezberdinak ulertzea
Edukiak
1. saioa: Negozio ideiak sortzeko dinamikak.
2. saioa: Negozio ereduen diseinua.
3. saioa: Marketingarekin erlazionatutako eredu eta dinamikak.
4. Saioa: Oinarrizko finantzak eta forma juridikoak.
Metodologia
Formakuntza honen metodologia akzioan eta praktikan oinarrituta dago, eginez ikastea bilatzen da. Dinamizatzaile bezala, partehartzaileak motibatu eta aholkatzen ditugu euren ikasketa prozesuan ardura hartzeko eta prozesu honen zentru bihurtzeko.
Ebaluazioa
Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
- Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketaren Sailburuordetzaren menpe dagoen LH ikastetxe bateko irakaslea izan behar du.
- Ikasenpresa programan irakasle izatea.
Hautaketa irizpideak
Izena eman dutenen kopurua aurreikusitako plazen kopurua baino handiagoa baldin bada, honako irizpideak jarraituz, pertsonen arteko aukeraketa bat burutuko da:
- Izen emate ordena kontuan hartuko da.
- Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partaidetza lehenetsiko da.
- Aurrez “Ikastraining: ekintzaile dinamizatzailea, Ikasenpresa Programa” formakuntza egin duten pertsonik ez da onartuko ikastaroan.
Izen-emate datak eta informazioa
Izen-emate azken eguna: 2018ko ekainak 4
Ekainak 5ean izena eman duen pertsona orori, e-mail bidez, formazio jarduera honetan onartua izan den edo ez komunikatuko zaio.
-Onartutako pertsonek matrikula egin beharko dute, online, e-mail horretan bertan aipatutako estekan sartuz. Matrikula osatzeko epea 2018ko ekainak 8 da.
-Ez onartutako pertsonak itxarote zerrendan egongo dira eta plaza hutsik egotekotan abisatuko zaie.
Eman izena ikastaro honetan