Ikastaro hau Ikasenpresa programan parte -hartzen duen Lanbide Heziketako irakaslegoari zuzenduta dago.

Iraupena: 20.00 ordu
Lekua: CIFP Iurreta LHII
Edukiera: 30 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA ORDUTEGIA MOTA
1 5,00 11-06-2018 09:00-14:00 Presentziala
2 5,00 12-06-2018 09:00-14:00 Presentziala
3 5,00 13-06-2018 09:00-14:00 Presentziala
4 5,00 14-06-2018 09:00-14:00 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

  • Irakasleak prestatzea esperientzian oinarritutako dinamika eta jardueren bidez ikasleen artean ekintzailetza gaitasunak sustatzeko.
  • Enpresa bat existitzeko arrazoia ulertzea. Idea bat negozio bihurtzeko eman beharreko pausuak eta logika ulertzea.
  • Negozio ideia eta negozio
    eredua lantzeko dinamikak aurrera eramaten ikastea, ikasgelan saioak errazteko eta ikasleak gidatu ahal izateko.
  • Marketin eta komertzializazioarekin erlazionatutako funtsezko ezaugarriak ezagutzea, irakaslegoari negozio ideia merkaturatzen lagundu ahal izateko dinamikak garatzen ikasiz.
  • Enpresa baten jarduera ekonomiko finantzarioaren funtzesko ezaugarriak eta forma juridiko ezberdinak ulertzea

Edukiak

1. saioa: Negozio ideiak sortzeko dinamikak.

2. saioa: Negozio ereduen diseinua.

3. saioa: Marketingarekin erlazionatutako eredu eta dinamikak.

4. Saioa: Oinarrizko finantzak eta forma juridikoak.

Metodologia

Formakuntza honen metodologia akzioan eta praktikan oinarrituta dago, eginez ikastea bilatzen da. Dinamizatzaile bezala, partehartzaileak motibatu eta aholkatzen ditugu euren ikasketa prozesuan ardura hartzeko eta prozesu honen zentru bihurtzeko. 

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:

  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketaren Sailburuordetzaren menpe dagoen LH ikastetxe bateko irakaslea izan behar du.
  • Ikasenpresa programan irakasle izatea.

Hautaketa irizpideak

Izena eman dutenen kopurua aurreikusitako plazen kopurua baino handiagoa baldin bada, honako irizpideak jarraituz, pertsonen arteko aukeraketa bat burutuko da:

  • Izen emate ordena kontuan hartuko da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partaidetza lehenetsiko da.
  • Aurrez “Ikastraining: ekintzaile dinamizatzailea, Ikasenpresa Programa” formakuntza egin duten pertsonik ez da onartuko ikastaroan.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.