Ikastaro hau Ikasenpresa programan parte hartzen duen Lanbide Heziketako irakaslegoari zuzenduta dago.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 5,00 | 05-06-2017 | 09:00-14:00 | Presentziala |
| 2 | 5,00 | 06-06-2017 | 09:00-14:00 | Presentziala |
| 3 | 5,00 | 07-06-2017 | 09:00-14:00 | Presentziala |
| 4 | 5,00 | 08-06-2017 | 09:00-14:00 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 0 |
Konpetentziak
- Irakasleak prestatzea esperientzian oinarritutako dinamika eta
jardueren bidez ikasleen artean ekintzailetza gaitasunak sustatzeko.
- Enpresa
bat existitzeko arrazoia ulertzea. Idea bat negozio bihurtzeko eman
beharreko pausuak eta logika ulertzea.
- Negozio
ideia eta negozio eredua lantzeko dinamikak aurrera eramaten ikastea,
ikasgelan saioak errazteko eta ikasleak gidatu ahal izateko.
- Marketin
eta komertzializazioarekin erlazionatutako funtsezko ezaugarriak
ezagutzea, irakaslegoari negozio ideia merkaturatzen lagundu ahal izateko
dinamikak garatzen ikasiz.
- Enpresa
baten jarduera ekonomiko finantzarioaren funtzesko ezaugarriak eta forma
juridiko ezberdinak ulertzea
- Irakasleak prestatzea esperientzian oinarritutako dinamika eta
jardueren bidez ikasleen artean ekintzailetza gaitasunak sustatzeko.
Edukiak
1. saioa: Negozio ideiak sortzeko dinamikak.
2. saioa: Negozio ereduen diseinua.
3. saioa: Marketingarekin erlazionatutako eredu eta dinamikak.
4. Saioa: Oinarrizko finantzak eta forma juridikoak.
Metodologia
Gure metodologia akzioan eta praktikan oinarrituta dago, eginez ikastea
bilatzen duzgu. Dinamizatzaile bezala, partehartzaileak motibatu eta aholkatzen
ditugu euren ikasketa prozesuan ardura hartzeko eta eta prozesu honen zentru
bihurtzeko.
Ebaluazioa
Partehartzailek gutxienaz 18 ordutara bertaratu beharko dira.
Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketaren Sailburuordetzaren menpe dagoen LH ikastetxe bateko irakaslea izan behar du.
- Ikasenpresa programan irakasle izatea.
Hautaketa irizpideak
Izena
eman dutenen kopurua aurreikusitako plazen kopurua baino handiagoa baldin bada,
honako irizpideak jarraituz, pertsonen arteko aukeraketa bat burutuko da:
- Izen
emate ordena kontuan hartuko da.
- Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partaidetza lehenetsiko da.
Izen-emate azken eguna: 2017ko maiatzak 31
Ekainak 1ean izena eman duen pertsona orori, e-mail bidez, formazio jarduera honetan onartua izan den edo ez komunikatuko zaio.
-Onartutako pertsonek matrikula egin beharko dute, on line, e-mail horretan bertan aipatutako estekan sartuz.
-Ez onartutako pertsonak itxarote zerrendan egongo dira eta plaza hutsik egotekotan abisatuko zaie.
Eman izena ikastaro honetan