Moodle irakaskuntza kudeatzeko sistema librea da (LMS). Aski ezaguna, mundu osoko hezkuntza-erakundeen artean erabiltzen da. Saio honetan gure ikastetxeko Moodle azpiegitura modu egokian kudeatzen eta optimizatzen ikasiko dugu.

Iraupena: 5.00 ordu
Lekua: Tknika (Errenteria)
Edukiera: 20 pertsonak
FASEA/K ORDUA/K DATA ORDUTEGIA MOTA
1 5,00 03-05-2018 09:30-14:30 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

Transferentzi ekintza hau Moodle instalatzeko, konfiguratzeko, kudeatzeko eta optimizatzeko gaitasunak lortzera bideratuta dago

Edukiak

  • Instalazioa
  • Konfigurazioa
  • Osagaien optimizazioa (PHP, MySQL, Apache, etab.)
  • Komando lerro bidezko kudeaketa
  • Ingurunearen babesa
  • Galderak

Metodologia

Transferentzia ekintzaren edukien garapenerako bertaratze jarduera bat.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:

  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

Jardunaldi honetan ez da parte-hartzailearen ezagutza ebaluaziorik egingo, bertaratzen diren pertsonen asistentzia soilik jasoko da.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Izen-emate data: 2018ko apirilak 30a

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.