Ikastaro hau Tknikan garatzen ari den Eransketa Bidezko Fabrikazio proiektuaren barruan kokatzen dan tranferentzia ekintza bat da eta Fabrikazio Mekanikako irakasleei zuzendua dago bereziki.

Iraupena: 10.00 ordu
Lekua: TKNIKA
Edukiera: 10 pertsonak
FASEA/K ORDUA/K DATA ORDUTEGIA MOTA
1 5,00 28-06-2017 09:00-14:00 Presentziala
2 5,00 29-06-2017 09:00-14:00 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

Eransketa bidezko prozesu hau kontutan hartuta, robota programatzeko berezitasunak ezagutzea.
Prozesu honen ardatz nagusiak ezagutzea, hau da, ezaugarri nagusiak, abantailak eta mugak, aplikazio eremuak eta pieza mota hauei dagozkien diseinu kontzeptu orokorrak eta fabrikazio estrategia nagusiak.

Edukiak

Lehenengo eguna:

  • ABB robotaren RAPID programazioaren oinarri nagusiak, aplikazio edo programa baten egitura nagusia.
  • Lehenego eragiketa nagusiak: erreminta baten definizioa, lan-eremuaren definizioa eta kokapen-erreferentziak, errutina baten egituraketa, modulo eta errutinen kudeaketa.
  • Programa modulu baten egitura: dato motak (num, tooldata, speeddata, wobjdata, robtarget), instrukzioak (moveJ, moveL, moveC, ”:=”, for, set, waittime, tpreadnum) y funtzioak (CRobT, Offs)
  • Ariketa praktikoa – Aldez aurretik sortutako robotaren ibilbide bat “n” aldiz errepikatzeko programa baten edizio eta exekuzioa.

Bigarren eguna:

  • Sarrera. Eransketa bidezko prozesuak. Ezaugarriak eta sailkapena.
  • Arku elektriko eta hari bidezko prozesuak. Plasma arku bidezko soldadura prozesua.
  • Praktika – Soldadura kordoiak – prozesuaren parametro-bitartearen identifikazioa.
  • Geometria sinpleak lortzeko estrategiak.
  • Mota honetako piezen diseinua. Kasu praktikoak.
  • Diseño de piezas para este proceso de fabricación, casos prácticos.
  • Praktika – Kajera moduko pieza baten diseinu, programazio eta exekuzioa.

Metodologia

Ikastaroa zati teoriko eta zati praktikoz osatua dago.

Ebaluazioa

Ikastaroaren ebaluaketarako ondorengo erizpide hauek jarraituko dira:

  • %90-eko asistentzia betetzea.
  • Ikastaroan egingo diren ariketak modu egokian lantzea.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
  • Fabrikazio Mekanikako irakasleei zuzendua dago (Mekanizazioa, Soldadura eta galdaragintza, Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, Metal eraikuntzak eta Fabrikazio mekanikoko diseinua).

Hautaketa irizpideak

Izena eman dutenen kopurua aurreikusitako plazen kopurua baino handiagoa baldin bada, honako irizpideak jarraituz, pertsonen arteko aukeraketa bat burutuko da:

  • Izen emate ordena kontuan hartuko da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partaidetza lehenetsiko da.

Izen-emate azken eguna: 2017ko ekainaren 21a.

Ekainaren 22an izena eman duen pertsona orori, e-mail bidez, formazio jarduera honetan onartua izan den edo ez komunikatuko zaio.

  • Onartutako pertsonek matrikula egin beharko dute, on line, e-mail horretan bertan aipatutako estekan sartuz.
  • Ez onartutako pertsonak itxarote zerrendan egongo dira eta plaza hutsik egotekotan abisatuko zaie.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.