Revit bidez programatutako instalazio-modelu baten oinarrizko erabilera.

Iraupena: 10.00 ordu
Lekua: Webinar
Edukiera: 25 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
EGUNAK ORDUAK DATA ORDUTEGIA MODALITATEA
1 3,00 15-04-2021 11:00-14:00 Webinar
2 3,50 22-04-2021 11:00-14:30 Webinar
3 3,50 29-04-2021 11:00-14:30 Webinar
Ordu ez presentzialak: 0

WEBINAR: parte-hartzaileak adierazitako data eta ordutegian online kontektatua egon behar du.

Konpetentziak

  • Gaitasun orokorra
Lanbide Heziketako irakasleak trebatzea Revit sistemarekin programatutako instalazio-eredu baten oinarrizko erabileran.
  • Gaitasun espezifikoa
Modelu batean aldaketa txikiak egiten ikastea.
Modeluan oinarrizko moduan erabiltzen ikastea.
Abisuak bidaltzen ikastea.
Bulego teknikoak sartutako datuak ateratzen ikastea.

Edukiak

BIM aldez aurretiko ezagutzarik ez duten irakasleentzat izango da.
Oinarrizko modelu bat jarriko da ikasleen eskura, eta modelu horren gainean obran nola lan egin bulego teknikoak prestatutako modelua.
Irakasleei BIM metodologiarekin irakasten saiatuko gara, nabigatzeko eta bistaratzeko kontzeptuak txertatuz eta modelu baten antolakuntza edo taulen bidezko analisia.
Ikastaroan, halaber, eragiketa eta mantentze-lanetarako datuak aztertzea izango da helburua, baina ez da azalduko programazioaren zatia eta GMAO integrazioa. Modeluaren datu basea, ordea, familien parametroen bidez tratatuko da, etorkizunean beste mantentze-software batera esportatzeko.
Erabiliko den programa Revit izango da, eta haren bertsioa ikastaroa hasi aurretik definitu beharko da.
Ikastaro osoa oso praktikoa izango da: 3D errealisten bidez, amaitutako planoak edo ibilbide birtualak bistaratzen saiatuko gara.

Metodologia

Ikastaroak 3 saio online ditu.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:

  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
  • Saio bakoitzeko eginbeharrak eginak ekartzea.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
  • Smart Green Building plataformako zentru bateko irakaslea izatea
  • Ordengailu pertsonal REVIT 2021 instalatuta.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.