ETHAZI ereduko ikaskuntza-erronkak ebazteko prozesuan, askotan funtsezkoa da ikasleentzat erronka, kontzeptuak, helburuak eta abar ondo identifikatzea. Identifikazio-prozesu horrek zerikusi handia du sormen-prozesuarekin, neurri handi batean hurrengo urratsen balioa eta egokitasuna zehazten baititu. Mikro-ikastaro honekin, parte hartzen duten irakasleek identifikaziora daraman konbergentzia-prozesuan ikasleei lagun diezaieketen egoerak eta dinamikak ezagutuko dituzte. Beraz, erronkak, helburuak, kontzeptuak, ekintzak eta abar bideratzen eta argitzen laguntzen du.

Iraupena: 5.0 ordu
Lekua: Online,
Edukiera: 30 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 1.00 19-12-2023 16:00 – 17:00 Sinkronoa Online
Ordu ez Presentzialak: 4.00

Konpetentziak

Ikasleei ETHAZI erronkak eta kontzeptuak identifikatzen laguntzeko dinamikak ezagutzen ditu.

Edukiak

  1. Ikasleek ikaskuntza-helburuak identifikatu behar dituzten egoerak.

  2. Askotariko egoeretarako dinamikak.

  3. Saio sinkronikoa. “Agoerak partekatzea. Feedback”

Metodologia

Erakusketa- eta hausnarketa-elementuak dituen online modalitatea, elkarrizketa-saio sinkroniko batekin osatua.

Ebaluazioa

Ebaluazioa egiteko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

– Prestakuntza horretarako ezarritako gaitasunak garatzea.

Baldintzak

EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
– Ikastetxe bakoitzeko Zuzendaritzak, Ikaskuntza Koordinatzailearekin batera, parte hartuko duten irakasleak aukeratuko ditu

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.