Hainbat espezialitateren oinarrizko modelatzea, modu antolatuan.

Iraupena: 10.0 ordu
Lekua: CIFP IURRETA LHII,
Edukiera: 12 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 3.00 03-05-2022 15:30 - 18:30 Presentziala
2 3.50 05-05-2022 15:30 - 19:00 Presentziala
3 3.50 10-05-2022 15:30 - 19:00 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0.00

Konpetentziak

Gaitasun orokorra:

  • Lanbide Heziketako irakasleak trebatzea hainbat espezialitatetako oinarrizko modelatzean Revit programarekin.

Gaitasun espezifikoak:

  • Hainbat lanpostutatik modelu berera aldi berean sartzen ikastea.

  • Lankidetza-inguruneetarako “Libro de estilo” buruz ikastea.

Edukiak

Revit buruzko ertain-aurreratu maila ezagutza duten irakasleentzat izango da. Ikasleen eskura lan egiteko baliagarria izango den oinarrizko modelu bat jarriko da, hainbat lanpostutatik modelu berera aldi berean nola sartu erakusteko.

Ikastaroa hainbat espezialitateren oinarrizko modelatzea izango da, modu antolatuan. Bakoitzak rol desberdina izango du, baina denek modelu zentral berean lan egingo dute, eta, hortik abiatuta modelu desberdinak eta elkarlanean kudeatutako hainbat azpiproiektu sortuko dira.

Horretarako, “Libro estilo” erraz bat proposatuko da, 18-19, 19-20 eta 20-21 ikasturteetan landutakoa oinarri hartuta. Liburu hori modeluan aplikatuko da, eta ikasgelan inplementatzeko oinarri gisa erabili ahal izango da. “Libro estilo” hori azalduko da eta egoki ikusiz gero irakasleek aldatuko dute.

Hainbat lankidetza-ingurutako adibideak jarriko dira, baina Tknikak gaitutako zerbitzaria erabiliko da praktikatzeko. Revit softwarea erabiliko da, eta ikastaroa hasi aurretik definitu beharko da haren bertsioa.

Oso ikastaro praktikoa da eta, beraz, ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarri bat eduki beharko du software-a instalatuta.

Metodologia

Ikastaroak aurrez aurreko 3 saio teoriko-praktiko izango ditu, aurretik prestatutako modelo batean oinarrituta.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:

  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.

  • Smart Green Building plataformako zentruko bateko irakaslea izatea.

  • Ordenagailu pertsonala REVIT 2021 instalatuta.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

  • Lehentasuna emango zaio aurreko ikasturtean eman zen BIM LANKIDETZA INGURUNEAN ikastaroa egin ez izanari.

  • Izen-emate ordena kontuan izango da.

  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.