Ikastaro hau Ikasenpresa programan parte hartzen duen Lanbide Heziketako irakaslegoari zuzenduta dago.

Iraupena: 5.00 ordu
Lekua: TKNIKA
Edukiera: 30 pertsonak
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
15,0009-06-201709:00-14:00Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

Hainbat egoeretan erabilgarri diren online tresnen berri eman nahi da, adibidez egoera hauetarako: negozio ideia sortu, taldeko brainstorming-a, ekipo eta zereginen kudeaketa, zeharkako zereginak landu, aurkezpenak egin, infografiak eta kartelak diseinatu, mapa mentalak egin…

Edukiak

Tresnak:
  • Candor
  • Padlet
  • Class Doho
  • Porfolio
  • Trello
  • Infografías
    • Canva
    • Autodrw
  • Main map memo 

Metodologia

Hasieran tresnak labur-labur aurkeztuko dira eta jarraian IKT bakoitzean sartuko gara oinarrizko funtzionamendua eta indarguneak ezagutzeko.

Praktika txikiren bat ere egin daiteke kasu batzuetan (Kahoot, Class dojo, Canva…)

Honako hau erakutsiko da, besteak beste: alta ematen, ekipoka nola parte hartu kasu batzuetan, gonbidapenak nola egin, partekatzen…

Ebaluazioa

Formakuntza honetan ebaluazioa saiora bertaratzearekin neurtuko da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketaren Sailburuordetzaren menpe dagoen LH ikastetxe bateko irakaslea izan behar du.
  • Ikasenpresa programan irakasle izatea.

Hautaketa irizpideak

Izena eman dutenen kopurua aurreikusitako plazen kopurua baino handiagoa baldin bada, honako irizpideak jarraituz, pertsonen arteko aukeraketa bat burutuko da:

  • Izen emate ordena kontuan hartuko da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partaidetza lehenetsiko da.

Izen-emate azken eguna: 2017ko maiatzak 31

Ekainak 1ean izena eman duen pertsona orori, e-mail bidez, formazio jarduera honetan onartua izan den edo ez komunikatuko zaio.

-Onartutako pertsonek matrikula egin beharko dute, on line, e-mail horretan bertan aipatutako estekan sartuz.

-Ez onartutako pertsonak itxarote zerrendan egongo dira eta plaza hutsik egotekotan abisatuko zaie.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.